Teknologia albisteak

Eguzki eklipse totala AEBetan bihar, Euskal Herrian 2026an

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2024-04-07 : 09:55

Bihar astelehena, apirilak 8, eguzki eklipse total bat ikusiko da Ipar Amerikan, Estatu Batuetako geografiako eremu zabal batean. AEBetan izateak arrabots mediatiko handia ekarri duela dirudi, ikusiko ditugu hainbat irudi bihar... Baina Euskal Herriari dagokionez ere ez dugu asko itxoin beharko, eguzki eklipse totala izango dugu 2026ko abuztuaren 12an.

Ipar Amerikakorai dagokionez, hor goiko irudia zehatzago ikusteko, hemen, NASAren webgune berezian. Mexiko zeharkatuko du lehenbizi, eta norabode horretan jarraituko du AEBetan, Texas estatutik Maineraino. Kanadako ekialdeko probintzia batzuetan ere ikusiko dute nola ezkutatuko den guztiz eguzkia.

Era berean, dexente zabaldu da sareetan beste mapa hau, zeinak erakusten duen AirBNB alokairu sisteman nola bete diren eklipsearen bidean dauden etxeak, eklipse-turismo nabarmena dagoela, alegia.

Irudi hori sortu du AirDNA delako zerbitzu analitikoan. Ordainpeko tresna da, baina bertako arduradun batek zabaldu du irudia, sustapenerako eta interesa duelako.

Ikuskizun hau Euskal Herrian ere gozatu ahal izango dugu laster samar, 2026ko abuztuaren 12an. Iluntze partera, izango da, eta hortaz eklipsearen itzal eta iluntasun totala nabarmenago izango da Bizkaiko mendebaldeko puntan, geroxeago Araba eta Nafarroa hegoaldean baino (baina hor ere, data kontuan hartuta, nabarmen igartzeko moduan).

Bilbon bertan, eklipsea erabatekoa izango da 20:27etan. Irismen geografikoa hobetoxeago ikusteko, hona beste mapa ba, Iberiar penintsulako eklipse batzuk erakusten dituenak hurrengo lau urteetarako.

Wikipedian, bestalde, Bilbotik ikusgai izan diren eta izango diren eklipseen zerrenda dago.

Erantzun

Sartu