Adimen artifizialeko aukera gehiago, ohiko albistea sasoi hauetan. Kasu hauetan, Microsoft eta Googleren tresna bana, gauza bat egiten duena: argazki bat eman, eta horrekin abatar hiztun bat sortzen dizute, testu bat irakurriko duen bideo bat. Maila esperimentaleko tresnak omen dira horiek, baina Synthesia enpresa kaletatu berriak jada komertzialki egiten ditu, ustez euskaraz ere bai.
Microsoften sistemari VASA-1 deritzo. Hemen azalpen eta adibide batzuk, eta agintzen duen magia honetan datza, aurpeu baten argazki bakar batetik bideoa sortzen du, eta testua denbora errealean bihur dezake bideo-irudi gainera.
Hona adibide bat,
Microsoften VASA-1 tresnak (ez du erabilpen publikorik oraingoz) hartzen du argazki estatiko bat eta audio pista bat, eta pertsona artifizialki berriketan jartzen du https://t.co/eKkVfEiXE9 pic.twitter.com/Qo32Teljpd
— Luistxo Fernandez (@luistxo) April 19, 2024
Googlek ere berriki kaleratu du halako esperimentu bat, Enric Corona adimen artifizialeko bere ikertzailearen bidez. Vlogger deritzo tresna honi, eta VASAren antzekoa da ulertu dugunagatik, irudi bakarretik bideoak sortzeko gaitasunarekin. Ikusi hemen:
VLOGGER es esta nueva tecnología genial que puede hacer que las fotos cobren vida.
— Alejo X (@ecommartinez) April 17, 2024
Es una locura: La IA anima tu rostro, con gestos y expresiones naturales. pic.twitter.com/BQxkV6JeeB
Hizkuntzen aldetik, ez dugu informaziorik aurkitu VASAren kasuan, baina Vloggerren diote eleanitza dela euren sistema (ze hizkuntzatara iristen den esan gabe), eta azaltzen duten erabilpen kasu bat da bideo-iturri bat hartu A hizkuntzan, eta hiztuna B hizkuntzan jartzea bideoa, irudi-sorkuntza sistema hau eta itzulpen automatikoa aldi berean erabiltzen.
Kontu hauekin zerikusia duen beste zerbitzu bat berriki irten da kalera: Synthesia du izena, eta aurpegi espresibitatea ere eskaintzen omen dute, automatikoki sortua segun eta testua zein den. 130 hizkuntzatan omen dabil, euskara barne, eta doako aproba egiten saiatu gara euskaraz, arrakastarik gabe: ez du ezagutu. Baina demo bat badute euren webgunean, eta hona ekarri dugu, Espainiako bandera eta guzti:
Iruditu zaigu katalanez edo beste hizkuntza batzuetan naturalago dabilela euskara baino... tira, hemen entzun eta ikusi, emakumezko eta gizonezko hiztun aukerak dituzue.
Erantzun
Sartu