Egunean Behinen 2024ko lehen denboraldia iragartzen: 5. urtebetzeari begira
2024-01-15 19:56
Egunean Behin jokoaren 14. denboraldia abiatu da, Primeran streaming plataforma euskaldunaren babesarekin. Denboraldi inportantea izango da, ze jokoak 5 urte beteko ditu, eta horretara begira ekimen berriren bat ere izango da aurreraxeago, martxoan hain zuzen 5 urteak zehatz bete direnean. Jokoaren garatzaileen izenean (CodeSyntax) Luistxo Fernandezek hitz egin du gaur Euskadi Irratian aplikazioak ze plan dituen 2024 urte honetan.
Entzun audioa:
Eta joka Egunean Behin!
Erantzunak kargatzen...