Proiektu interesgarria, IBM eta National Geographic-en artean. Munduaren mapa genetikoak, jatorriak, etab. Euskaldunak eta euskara bereziki interesgarriak gara ikerlari hauentzat. Eta haien proiektua ere bai, agian, zuretzat, DNA pixka bat bidali nahi badiezu zure jatorri genetikoak aztertzeko.
Azaroaren 7tik 17ra, laugarren ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIAREN ASTEA ospatuko da. Aurten jorratuko den gaia Ingurune Adimena da, eta honen inguruan Nazioarteko Sinposiuma izango da Leioan, azaroak 7 astelehenetik aurrera.
Soziolinguistika Klusterrak, Hezkuntza Saileko Euskara Zerbitzuaren lankidetzaz, lan-bilera teknikoa egin du joan den azaroaren 2an. Donostian egin da lan-bilera hori, EHUren Ibaetako campusean. Bere izenburua honako hau izan da:Haurren eta gazteen erabilera ikertzen.
Filoblogia blogean Baionako IKER Zentroaren ARTXIKER artxibo elektronikoaren berri eman eta zerbitzua erabiltzeko animatzen da Euskal Hizkuntzalaritzaz ikertzen duten guztiak.
Eusko Jaurlaritzaren Lehendakaritzak Euskal Gizartearen Egoera soziopolitikoari buruzko ikerketa saria deitu du, 2005ean ere.
Elhuyar Zientzia eta Teknika aldizkariaren zenbaki guztiak jada Interneten daude kontsultagai, www.zientzia.net webgunean, hain zuzen. 2001ean sortu zen proiektua; lau urteko lanaren ondoren, aldizkarian argitaratutako ia 7.000 artikulu daude sarean. Hori ospatzeko, hiru aste iraungo duen lehiaketa egingo da www.zientzia.net webgunean. Sistek Informatika-etxeko PDA bat zozkatuko dugu.
EHUk eta Bizkaiko Foru Aldundiak ZIO bildumako azken liburua aurkeztu zuten astelehenean Bilbon: "Sagua, eulia eta gizakia" (F. Jacob). Aurkezpen horretan, besteak beste, irakurlearen gogoeta eskaini zuen Juan Garzia Garmendia itzultzaileak, liburuaren gaiaren inguruan.
Europako zientzialari batzuek protesis bat lortu dute itsuei ikusmena errekuperatzen laguntzeko. Proiektuak Microsystems-Based Visual Protesis (MiViP) du izena. Betaurreko batzuetan jartzen den kamera batek begiaren atzean dagoen gailu batera bideratzen ditu irudiak.
"Zer da nanoteknologia?" izenburupean antolatu dituzte jardunaldiok. Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean izango dira, urtarrilaren 13tik martxoaren 3ra. Jardunaldion helburua da "nano"-aren ezaugarri, ikuspegi eta arazoei buruz hausnarketa egitea.
Science aldizkariak 2004an izan diren zientziako 10 albiste garrantzitsuenen zerrenda egin du. Zerrendako lehenengoa ondorengo aurkikuntza: Martitz epela, hezea eta gazia izan zen noizbait; hau da, gure planetan ezagutzen den moduko bizitza egoteko ezaugarriak bildu zituen.
Zientzia-dibulgazioko XI. CAF-Elhuyar sariak maiatzean abiatu ziren, eta lanak aurkezteko epea abenduaren 15ean amaitzen da. Beraz, parte-hartzaileek oraindik badute denbora zientzia-dibulgazioko artikuluak bidaltzeko.
Euskaldunen familia genetikoaren gaineko hipotesietako batek indar handiagoa hartu du egunotan, izan ere, Britainia Handiko David Goldstein ikertzaileak euskaldunek eta zeltar herriek duten kromosoma bat ia guztiz berdina dela antzeman du.
Europa osoan ospatzen da Zientzia eta Teknologia astea. Nafarroan egiten ari den 4. asteak hedapena du helburu nagusitzat, eta EAEn gaur hasten den 3. asteak Mikro eta Nanoteknologiak ditu gai nagusitzat.
Giza espezie txiki baten hezurrak aurkitu dituzte Indonesiako irla batean. Duela 13.000 bat urte bizi izan zen eta azken 50 urteotako aurkikuntza paleo-antropologikorik garrantzitsuena dela diote adituek. Giza eboluzioaren teoria hankaz gora jarri du.
Azken egunotan hainbat hedabidetan agertu da albistea: tximino espezie berri bat aurkitu omen dute Kongon. Simio bat litzateke eta handia, bi metro inguruko altuerako. Espezie berria baino, txinpantze subespeziea dirudi gehiago, baina gorilen antzera bizi eta mugitzen dena. Eztabaida sortu da, jakina.