
Joan de ostiralean XIII. CAF-Elhuyar sariak banatu ziren Elhuyar Fundazioan . Hiru sari nagusi eta gazteentzako sari berezi bat banatu ziren aurtengo edizioan. Migel Mari Elosegik idatzitako Ubideetako heriotzak. Energia berdearen ondorio beltza artikuluak jaso zuen lehenengo saria.
Kepa Altonaga malakologo bilbotarrak bere atzen liburua publikatu du Euskaltzaindiaren eskutik. Idazle bizkaitarrak zientzia dibulgazioaren alorrean argitaratzen duen 3. liburua da.
Naturgaia enpresan, Ingurumen heziketarako alorrean lan egiten dugu, eta bi software egin berri ditugu: Kioto, zertarako? eta Ingurumen-arazo berriak: Argi-kutsadura eta Soinu-kutsadura.
Gazte-Zientzia.com webguneak Zientzia eta Teknologia (Z eta T)-ren informaziozko eta iritzizko plataforma euskaraz gazte eta umezko publiko batentzako eskaintzen du. Webgune berri honek, Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren euskarriarekin kontatu duena, euskal gazte internautei zientzia dibulgazio eta herritarren parte-hartzeko leku bat eskaintzen die.
Hiru sari nagusi eta gazteentzako sari berezia bat banatuko dira aurtengo lehiaketan. Sariettara lanak aurkezteko epea abenduaren 1ean amaitzen da.
Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikasleentzako lehiaketa da, eta talde irabazleko kideek mp4 irakurgailu bana jasoko dute, Eroski Fundazioaren eskutik. Lehiaketa hau azaroaren 6tik 12ra egingo den Zientziaren Astearen baitan antolatu da, eta energiaren gaia du ardatz.
ü Sarituta lana Zuberoa Marcosek egin du Nafarroako Unibertsitatean. Bigarren saria unibertsitate bereko Iker Zuriguel fisikariarentzat izan da kolapsoei buruzko tesiarengatik
Eusko Jaurlaritzaren Lehendakaritzak Euskadiko egoera soziopolitikoari buruzko ikerketa saria deitu du, 1996tik aurrera urtero egin duen bezala. Sariaren helburua kalitatea, zuzentasun tekniko-zientifikoa, planteamenduen nahiz metodologiaren originaltasuna eta beren ikerketa alorretan berrikuntza dakarten ikerketak bultzatzea da. Lanak aurkeztu ahal izango dituzte 35 urtetik beherako goi-mailako tituludunek, banaka edo taldeka.
Urtero legez, CAF enpresak eta Elhuyar Fundazioak CAF-Elhuyar sariak jarri dituzte abian. Aurtengo ekitaldian hiru sari nagusi eta gazteentzako sari berezia egongo dira jokoan; eta guztiara 2.100 banatuko dira saritan.
Elhuyar Fundazioaren Basque Research web guneak IV. Tesien Saria jarriko du abian maiatzaren 1ean, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Mondragon Unibertsitatearen babesari esker. Horrenbestez, doktoretza amaitu berri duten ikertzaileen lanak saritu nahi ditu Basque Research web guneak.
Eusko Jaurlaritzaren Prospekzio Soziologikoen Kabineteak apirilaren 19an argitara eman duen azken ikerketa soziologikoaren -30. Euskal Soziometroa- barnean bertsolaritzari buruzko iritziak jaso dira.
Elhuyar Elkartearekin bateratsu sortu zen Elhuyar aldizkaria, 1974an. Urte hartatik 1979ra argitaratutako zenbakiak Interneten dituzue jada. Liburuxka txiki eta horixka zen sasoi hartako aldizkaria eta Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen (RSBAP) zientzia-gehigarri modura argitaratu zen.
Sari-banaketa Elhuyar Fundazioaren egoitza nagusian izan zen. Dibulgazio-artikuluei dagozkien hiru sari nagusi eta gazteentzako sari berezia emateaz gain, dibulgazio-liburu bat idazteko proiektu onena ere saritu zen.
Google Mars kaleratu du Googlek, munduko mapen Google Local / Maps aplikazioa bezala, baina beste planeta bateko iruditeria harrigarriarekin, bilaketarekin, eta bertako bailara, krater eta abarren kokapenarekin. Galdakao ere aurkitu dugu, bai horixe!
Pedro Miguel Etxenikek hitzaldia emango du
Bilbon "Bilbo Zaharra Forum"ek antolatuta. Euskaraz mintzatuko da fisikari euskalduna otsailaren 23an, osteguna, arratsaldeko 19:30etan. Hitzaldia Euskaltzaindiaren egoitzan izango da, Bilboko Plaza Barrian.