Sustatu logoa Teknologia albisteak

Elhuyar Zientzia eta Teknika aldizkariaren zenbaki guztiak sarean dituzue

Elhuyar Zientzia eta Teknika aldizkariaren zenbaki guztiak jada Interneten daude kontsultagai, www.zientzia.net webgunean, hain zuzen. 2001ean sortu zen proiektua; lau urteko lanaren ondoren, aldizkarian argitaratutako ia 7.000 artikulu daude sarean. Hori ospatzeko, hiru aste iraungo duen lehiaketa egingo da www.zientzia.net webgunean. Sistek Informatika-etxeko PDA bat zozkatuko dugu.

Aldizkariak banaka kontsulta daitezke, edo, bilatzailea erabilita, bilaketa azkarrak egin daitezke nahi den aldizkari guztietan. Artikulu bakoitza ere bi modutara ikus daiteke: Interneteko HTML formatuan edo papereko itxura berarekin.

Lehiaketa

Proiektua burutu dugula ospatzeko, lehiaketa egingo da ostegunetik (hilak 18) aurrera, hiru astez. Astero Elhuyarren produktuak zozkatzeaz gain, Sistek Informatika-etxeko PDA bat ere eskuratu ahalko duzue.

Oso erraza da lehiaketan parte hartzea: www.zientzia.net webgunean erregistratu eta gero, aldizkariari buruzko lau galderari erantzun behar zaie astero. Webgunean bertan aurkituko dituzue erantzunak.

Galdera guztiak ondo erantzuten dituztenen artean, Elhuyarren produktu-sorta bat zozkatuko da astero; hiru astez lehiaketan parte hartu duten guztien artean, berriz, PDA bat. Oinarriak www.zientzia.net webgunean dituzue.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu