Teknologia albisteak

ARTXIKER Artxiboa

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu - FiloBlogia
2005-09-20 : 10:09

Filoblogia blogean Baionako IKER Zentroaren ARTXIKER artxibo elektronikoaren berri eman eta zerbitzua erabiltzeko animatzen da Euskal Hizkuntzalaritzaz ikertzen duten guztiak.

Ricardo Gomezen Filoblogia blogean ikusi dugunez eta Baionako IKER ikerketa gunearen webean adierazten denez:

Artxiker artxiboa (artxiker.ccsd.cnrs.fr ) nazioarteko liburutegi elektroniko bat da, euskarari eta tipologikoki hari hurbil diren hizkuntzei buruzko ikerlanak biltzen eta zabaltzen dituena. IKER (www.iker.cnrs.fr) eta CCSD (Centre pour la Communication scientifique directe) delakoaren arteko lankidetzaren fruitua da artxibo hau, eta euskarari buruzko ikerketak bultzatzen dituzten gune unibertsitario nagusien babesa badu. Artxiboa oraino erabidean da.

Euskarari buruzko ikerketa egiten duten gune unibertsitarioetarik nagusien babesa badu, horien artean direlarik :

  • Michel de Montaigne Unibertsitatea – Bordeaux 3
  • Paue eta Aturriko herrialdetako Unibertsitatea
  • Euskal Herriko Unibertsitatea
  • Nafarroako Unibertsitate Publikoa
  • Deustuko Unibertsitatea

Filoblogiatik biziki animatzen gaituzte ARTXIKER erabiltzeko, bai bertan utzitako lanak irakurtzeko, baita lanak artxiboan uzteko ere.

Gehiago jakiteko: FILOBLOGIA eta ARTXIKER

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu: