
Tokikom elkarteko tokiko hedabide askotan, Tokikom plataforma deritzona ezarrita dago (geure enpresa CodeSyntax-ek prestatua), eta haietan hauteskundeen jarraipenerako tresna bat ezarri dugu. Aplikazio grafiko honek ez bakarrik balioko du datorren igandeko Hego Euskal Herriko udal hauteskundeen datuak ikustarazteko, hainbat herritako datu historikoak ere bertan daude, datuak bete izan diren kasu batzuetan 1977. urterainoko sakontasunarekin.
Puntueusek Interneten eskaintza eta eskaria indartzeko deia egin du. 2019ko Internet Egunaren atarian, ingurune digitalaren gaineko datuak zabaldu ditu fundazioak. Euskal Herriko webgune guztien artean % 16k soilik dute euskarazko edukia. Aitzitik, .eus domeinua erabiltzen dutenei begira, horien % 89, 23k dute euskarazko edukia. Euskararen “arnasgune digitala” da, beraz, domeinua, Fundazioaren idatziak dioenez. Hutsune handiena ikus-entzunezkoetan dago, euskarak “ez baitu tokirik” arlo horretan, eta trafiko osoaren zati handiena hartzen dute eduki horiek (trafikoaren % 57 bideoak dira).
Azken urtean %26 igo ondoren, Spotifyk dituen ordainpeko harpidedunak 100 milioira heldu dira dagoeneko. Doako bertsioa darabilten erabiltzaileak erantsiz gero, 217 milioi erabiltzaile izan ditu azken hilabetean streaming bidez musika entzuteko plataformak.
Enpresa handiak aspaldi dabiltza probetan euren banaketa-zerbitzuetarako droneak erabiliz. Orain arte probak izan direna, dagoeneko egia bihurtuko dira epe laburrera. Googlek baimena lortu du Australian bere produktuak droneen bitartez banatzeko, eta Estatu Batuetan ere, ondo bidean, maiatzean emango dute lehenengo lizentzia drone bidezko banaketak egin ahal izateko.
Mozilla fundazioaren proiektu inportantea da Common Voice. Makinei hizketa irakasteko egitasmoa da, software eta eduki librez garatzekoa. Eta hainbat hizkuntzatara hedatu delarik proiektua, euskaraz ere badago aste batzuetatik hona. Hemen azaltzen dizuegu nola erabili eta kolaboratu, euskarazko ahots-ezagupen librea posible izan dadin.
Giza-irudiaren manipulazioarekin egin daitezkeenak ikaragarriak dira. Bi gizaki batu (Steve Buscemi eta Jennifer Lawrence), eta bataren hitzaldia bestearen keinuekin egin. Edo aurpegi ezagun bati (Barack Obamaren adibidea), ahots-teknologia zuzenarekin, edozer esanarazi. Baina horiek benetako aurpegiekin eraikitako "fikzioak" dira. Beste teknologo batzuk aurpegi guztiz faltsuak egiten hasi dira, eta emaitzak harritzekoak dira. Deepfake terminoa hasi da erabiltzen hauek definitzeko.
Elektriko gehiago "ohikoak" baino gehiago. Marka hori hautsi du martxoan Norvegiak, non saldu diren ibilgailuen erdia baino gehiago elektrikoa izan den (erabat elektrikoak gainera, ez hibridoak). Herrialderik gehienetan oraindik oso urrun gaude datu horietatik, jakina, baina Norvegian gertatu den honek garbi erakusten digu zer izango den etorkizun hurbila.
Google ezagun da punta-puntako enpresa teknologikoa delako eta etengabe produktu berriak (eta gehienetan oso erabilgarriak) merkaturatzen dituelako. Baina egia da Googlek ere sarri askotan bere hainbat zerbitzu itxi behar izan dituela. Dagoeneko 158 dira, eta killedbygoogle.com webgunean aurkituko dituzu.
500 urte pasatuko dira Elkanok, munduari lehen bira emango zion bidaia abiatu zuenetik. Hori dela eta, Adimenlabs enpresak, bere txatbot-ak sortzeko teknologia gaitasuna baliatuz, Elkanoren abentura edozein erabiltzaileen eskura jartzeko apustua egin du, elkarrizketa-abentura eran.
Akabo azeleragailua zapaldu eta gure autoa 150 km/h edo 180 km/h-ra jartzea; ezta 50eko muga daukaten bideetan bizkorrago joatea ere. Europar Batasunak onartu duen araudi berri baten arabera, 2022. urtetik aurrera ibilgailuen abiadura automatikoki mugatuko da, horretarako GPSa eta kamera bidezko irakurketak erabiliz. Europan gertatzen diren istripurik gehienak abiadura-muga gainditzearren gertatzen dira eta gure errepideetako segurtasuna handitu nahi da.
Bete formularioa, bidali bideoa eta irabazi zure saria! Irabazleek, 1.200 euroko saria jasoko dute! Epea irekita dago maiatzaren 24a arte. Epaimahaia 2019ko edizio honetan Eneko Sagardoy eta Itziar Ituño aktoreek eta Maider Oleaga zinema-zuzendariak osatuko dute.
Nextcloud zerbitzarian bulegotika/ofimatika dokumentuak online editatu ahal izateko lehen aukeretako bat CollaboraOnline erabiltzea da. Oso erreza da bera konfiguratzea, docker bidez instalatzen da eta ondo integratuta dago.