GAZTEZULO
Euskal Herri osora hedatzen den euskara hutsezko gazte hilabetekaria da Gaztezulo. 2000 urtean hasi zuen bidea aldizkari gisa, baina egun askotariko euskarriak dituen proiektu komunikatibo osoa da. Gazteen topalekua.
Artikuluak
Gaztezuloren 10. bideo lehiaketaren irabazleak
Gaztezulo X. bideo-lehiaketa: Parte-hartzea irekita gaurtik aurrera!
Bete formularioa, bidali bideoa eta irabazi zure saria! Irabazleek, 1.200 euroko saria jasoko dute! Epea irekita dago maiatzaren 24a arte. Epaimahaia 2019ko edizio honetan Eneko Sagardoy eta Itziar Ituño aktoreek eta Maider Oleaga zinema-zuzendariak osatuko dute.
Elkarrizketa: Altsasuko gurasoak
"Guretzat oso gogorra da baina aiton-amonentzat jasanezina; beldur dira beren biloben azken oroitzapena kartzela barruan izango ote den". Altsasuko gazte atxilotu eta presoen gurasoek Gaztezulori eskainitako elkarrizketatik.
Gaztezulo 200. zenbakira iritsi da!
GAZTEZULOk 18 urte bete ditu; adin nagusiko bilakatu dira! Horrekin batera, 200. zenbakia kioskoetara iritsi da azaroaren 9an. Gaur egun, paperezko edukiek bizi duten egoera zaila dela eta, ospatzeko moduko zifra iruditzen zaie, hori dela eta hainbat ekintza eta ezusteko antolatu dituzte. Batetik, 200. aldizkaria mardulagoa izango da, atal bereziak izango ditu eta azaleko protagonistak irakurleek aukeratuak izan dira.
Gaztezulo bideo-lehiaketa 2018: parte-hartzea irekita!
Gaztezulok 2018. urteko bideo-lehiaketarako epea ireki du. Istorioak irudi bidez kontatzea gustuko baduzu, nagiak askatu eta hasi errodatzen!
Hasier Larrea (ORI): "Ez gara produktu on bat sortzearekin konformatzen, iraultza bat nahi dugu”
Hasier Larrea Tamayo (Donostia, 1988) Gasteizen jaiotako donostiarra da. Industria Ingeniaritza eta urte hasieratik Forbes zerrendako kide. 29 urterekin espazioen erabileraren iraultza eragitea du misio. Horretarako, Ori izeneko sistema sortu du, orain arte ezagututako bizimodu-paradigma guztiak hautsiko dituen altzari robotizatuak.
Sexismoa jaialdietan
Uda iristear da, eta harekin batera iritsiko dira musika jaialdien melodia eta zaratak. Hirietako markesina, zutabe eta hormetan dagoeneko aurki daitezke orotariko festibalen afixak: festibal txiki eta handiak, merke eta garestiak, rockeroak eta poperoak. Euren arteko ezberdintasunak ugariak dira, baina horiek denek badute zerbait komunean: emakume musikarien falta nabarmena.
GAZTEZULOk aurkezten du: Gaztezulo Telebista
Kultur arloko hainbat erreferentek Zer da kultura? planteamenduaren inguruko gogoeta egingo dute kamera aurrean. Espazio honek egungo ikuspegi kolektibo bat lortu nahi du, eta horretarako, gogoeta ezberdinetatik ateratako ondorioak plazaratuko ditugu. Kultur arloko eta diziplina ezberdinetan erreferente diren pertsonak izango dira protagonista. Dagoeneko ikusgai dago GTBren lehen saioa: Amancay Gaztañaga izango dugu lehen protagonista.
VIII. Bideo Lehiaketa: bozkatu lanik onena!
Apiriletik zabalik dago Gaztezuloren VIII. Bideo Lehiaketa. Dagoeneko jaso ditugu lehen bideoak, eta orain bozketen txanda da. Ea ba! Zuen lanik gogokoena bozkatzeko aukera duzue!
Pantaila Txikian: DJANGO txakur seriezalea
Harrituta utzi gaituzte Youtubeko txakur seriezale honen abileziak!