Teknologia albisteak

Gaztezulo X. bideo-lehiaketa: Parte-hartzea irekita gaurtik aurrera!

Erabiltzailearen aurpegia
2019-04-02 : 09:25

Bete formularioa, bidali bideoa eta irabazi zure saria! Irabazleek, 1.200 euroko saria jasoko dute! Epea irekita dago maiatzaren 24a arte. Epaimahaia 2019ko edizio honetan Eneko Sagardoy eta Itziar Ituño aktoreek eta Maider Oleaga zinema-zuzendariak osatuko dute.

Bideoak apirilaren 8tik maiatzaren 24ra aurkeztu behar dira, eguerdiko 12:00ak baino lehen. Ondoren, epaimahaikideak lan guztiak baloratu eta ekainean Bilboko Euskararen Etxean izango den sari banaketa ekitaldian garaileen izenak jakinaraziko ditugu.

NOLA PARTE HARTU?

1. FORMULARIOA BETE HEMEN.
2. Bideoak online bidalketa sistema baten bidez (tori.eus edo wetransfer.com) bidali web@gaztezulo.eus helbidera.
3. Ikusleen botoak eta iruzkinak ekainaren 4a arte jaso ahal izango dira gaztezulo.eus webgunearen bidez. Jasotako bideoak GAZTEZULOren YouTubeko kanalera igo eta gaztezulo.eus webean publikatzen joango gara. Beraz, zenbat eta lehenago bidali, orduan eta Ikuslearen Saria irabazteko aukera gehiago!

EPAIMAHAIA

Hiru adituk osatutako epaimahaiak lanak ikusi eta baloratuko ditu kalitate teknikoa, originaltasuna eta sormena kontuan hartuta.

2019ko edizioan Eneko Sagardoy eta Itziar Ituño aktoreek eta Maider Oleaga zinema zuzendariak osatuko dute.

SARIAK

1. SARIA: bideo onenaren egileak 1.200 euroko saria jasoko du*.

2. SARIA: bigarren bideo onenaren egileak 300 euroko saria jasoko du*.

IKUSLEEN SARIA: webgunean maiatzaren 31n 12:00etan ikusleen boto gehien dituen lanaren egileak hainbat produktuz eta GAZTEZULO materialez osatutako opari sorta bat irabaziko du.

 

OINARRIAK DESKARGATU (PDF)

Erantzun

Sartu