Xerezade, 27 zapata, Kontra-kantxa eta Laborategia, Blogetan! lehiaketan garaile
2019-04-04 23:06
- Jasone Larrinaga eta Ana Moralesek zuzendutako Xerezade blogari dagokionez, ondoko ezaugarriak nabarmendu ditu epaimahaiak: Blogetik kanpo “oso aktiboak” dira: “sare sozialak, festa fisikoak...”. Lan “handia” egiten dute edukiak aukeratu eta egokitzerakoan.
- Imanol Epelde irakasle eta bideo-blogariak gidatutako 27 zapata gunearen harira, epaimahaiak blogaren estilo “bizia” azpimarratu du. Horretaz gainera, Youtubeko hizkuntza menderatzen du, eta gai eta gogoeta “mamitsuak” lantzen ditu formatu arinean.
- Iruñe Astitz da Kontra-kantxa blogaren arduraduna, eta emakumeen kirola sustatzea du helburu, “aldarrikapena tonu umoretsu eta alaian egiteko trebezia erakutsi du, medioko hizkuntzaren erabilera egokia egiten du, eta sare sozialetan oso aktiboa da".
- Azkenik, Dabid Martinezen bloga da Laborategia, eta software askearen kultura zabaltzea du xede, “hausnarketa kritikoaren” bidez. “Gai teknikoak era humanoan azaltzen ditu, eta euskarazko komunitatearekiko konpromisoa erakutsi du".
Txioak (11)
-
Azkue Fundazioa @AzkueFundazioaXerezade, 27 zapata, Kontra-kantxa eta Laborategia, Blogetan! lehiaketan garaile labur.eus/btZ9U @blogetan @XereArtxiboa @arkkuso @27zapata @argia @toki_kom @zuzeu @puntueus @IPARRA_EUS @iametza pic.twitter.com/RlGPask3GyIPARRA.EUS @IPARRA_EUS@AzkueFundazioa @XereArtxiboa @arkkuso @27zapata @argia @toki_kom @zuzeu @puntueus @iametza Azken orduko arazo bat dela eta ezin izan naiz joan. Zorionak denoi!
Erantzunak kargatzen...