Teknologia albisteak

Markak hautsi ditu Blackpink taldearen azken bideoklipak: 100 milioi bisita 2 egun eta erdian

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2019-04-11 : 09:03

Blackpink taldearen Kill This Love abestiak orain arteko marka guztiak hautsi ditu. Joan den asteburuan sareratu eta 2 egun eta erdi nahikoa izan zituen 100 milioi ikuskatzera iristeko Youtuben. Aurreko errekorra ere Hego Koreako Psy taldearen Gentleman abestiak zeukan. Beste errekor bat era hautsi zuen, gainera, Kill This Lovek: Lehenengo 24 orduetan 56,7 milioi ikuskatze izan zituen, Ariana Granderen Thank U Next bideokliparen 46 milioiak gaindituz. Yotuberen historian, argitaratze-egunean bisita gehien izan dituzten abestiak hauek dira:

  • Blackpink - Kill This Love, 56.7 M
  • Ariana Grande - Thank U, Next, 55.4 M
  • BTS - IDOL Official, 45.9 M
  • Taylor Swift - Look What You Made Me Do, 43.2 M
  • Eminem - Killshot, 38.1 M

Blackpink taldea 2016an sortu zen eta 4 gaztek osatzen dute: Jisoo (24) hegokorearra, Jennie (23) Zelanda Berrikoa,, Rosé australiarra eta Lisa (21) tailandiarra.

Erantzun

Sartu