Teknologia albisteak

Elkano abentura berria

2019-04-10 : 21:19

500 urte pasatuko dira Elkanok, munduari lehen bira emango zion bidaia abiatu zuenetik. Hori dela eta, Adimenlabs enpresak, bere txatbot-ak sortzeko teknologia gaitasuna baliatuz, Elkanoren abentura edozein erabiltzaileen eskura jartzeko apustua egin du, elkarrizketa-abentura eran.

Elkanoren abentura, Mezularitza-aplikazio batean (Telegram) egiten den elkarrizketa-abentura bat da. Bertan, erabiltzaileak, Juan Sebastian Elkanorekin hitz egingo du zuzenean, honek, bere bidaiaren xehetasunak kontatuko dizkio eta kontakizunaren inguruko galderak egin, hau arintzeko eta elkarrizketa indartzeko asmoz. Interakzioa, batez ere lengoaia naturalean emango da, hau da, erabiltzaileek era naturalean idatziz eman beharko dituzte erantzunak, nahiz eta botoi batzuk ere dauden.



Elkanoren abentura 12-17 urte bitarteko gazteentzako sortu den bot bat da, izan ere gazteagoentzako testua sendoa izan daiteke eta edukian traizioak, matxinadak eta erailketak aurki ditzakegu. Izandako baliabideekin, Adimenlabs-ek, euskal pertsonaia historiko honen kontakizuna, elkarrizketa formatuan plazaratu nahi izan du. Nahiz eta jakin, datu batzuk ez daudela guztiz argi, istorio entretenigarri bat kontatzea eta euskal gizartera zabaltzea du helburu lan honek.

Elkanoren abentura ezagutu nahi dutenek, hurrengo web orrialdera joan daitezke: https://www.elkanoabentura.eus/. Facebook bitartez baita erabil daiteke, bilatzailean Elkanoren Abentura idatzita agerttzen da enpresa kontua. Bestela, telegram aplizaioa instalatuta baldin badaukate, bere bilatzailean @elkanorenAbenturaBot idatzi eta bertan txat berri bat zabalduko zaie Elkanorekin hizketan hasteko zuzenean.

Abentura Telegram aplikazioan sortu izan denez, mugikorrean iOS zein Android duen edonork izango du erabilgarri, baita windows, Mac eta Linux erabitlzaileek, PC bertsioa aukeratuz.

 

Erantzun

Sartu