Teknologia albisteak

Ikasi nola hobetu dezaketen WPO teknikek zure web orriaren SEO kokapena

2019-04-02 : 09:05

WPO (web performance optimization) web baten errendimendua hobetzeko egiten diren ekintza guztitan oinarritzen da. Azken finean weba azkarrago kargatzeko, azkarrago ikusteko eta erabilgarritasun hobea izan dezan.

Publizitatea

‘Wikimedia + Hezkuntza’ nazioarteko konferentzia Donostian

Sustatu
2019-04-01 : 10:25

‘Wikimedia + Hezkuntza’ nazioarteko konferentzia egingo da Donostian aste honetan, apirilaren 5etik 7ra arte. Mundu osoko 50 herrialde ezberdinetako 130 pertsonek parte hartuko dute ekitaldi honen inguruan antolatuko diren 50 jarduera baino gehiagotan. Mintzaldi eta ekimen horien ardatza Wikipediaren eta hezkuntzaren arteko lotura izango da. Euskal Wikilarien Kultura Elkarteak antolatu du konferentzia, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin.

Mixu Baserrian, jolas didaktiko interaktiboa

Sustatu
2019-03-30 : 10:23

Adimenlabs enpresak, jokoaren sortzaileak, 6-8 urte bitarteko gazteei interakzio ezberdin bat eskaini die, jolas didaktiko barten eran. Gaztetxoek gustokoen dituzten teknologiak erabiliz jolastu dezakete Mixurekin, mugikorra eta mezularitza aplikazioak.

Bolo-bolo dabil iruzurren azoka ziberespazioan

2019-03-28 : 08:43

Teknologiak eguneroko bizitza guztiz erraztu duen modu berean, alde ilunean ari direnek ere aise gauzatzen dituzte haien egitekoak, baina abantaila bat dute: jende gehiena oraindik ez dela ondo egokitu sareak ezarri dituen arau berriei.

Argazki zaharrak kolorez janzteko

Sustatu
2019-03-27 : 10:14

Colourise.sg argazki zaharrak automatikoki koloreztatzen dituen zerbitzu bat da. Zuribeltzezko argazki bat kargatu (ez du URL-a emanda funtzionatzen; beraz argazkia zure disko gogorrean izan behar duzu lana egiteko) eta segundu batzuetan bihurtzen dizu. Emaitzak nahiko txukunak iruditu zaizkigu.

Digitalki: zure ezagutza digitalen maila ezagutu eta hobetzeko doako tresna

Sustatu
2019-03-27 : 09:17

Asmoz Fundazioak, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren babesarekin, Digitalki webgunearen bidez ingurune digital errealean eman ohi diren jardueretan oinarritutako gaitasunak neurtzeko aukera ematen dizu: interakzioak, artxiboen erabilera, arazoen konponketa, edukien sorrera, berdinen arteko ebaluazioa, etab.

“Blogetan!” lehiaketako finalisten zerrenda

2019-03-26 : 16:15

Behin publikoaren bozketa amaituta, eta epaimahaiak bere erabakia deliberatu ostean, honatx Blogetan! lehiaketako lau kategorietan lehiatuko diren 12 proposamenak.

EIZIEk webgunea berritu du

2019-03-26 : 10:51

Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteak (EIZIE) webgune berria du. Aurrekoa zaharkituta geratzen ari zitzaien, eta aldaketa egitera animatu ziren CodeSyntax-engana jota: diseinua gaurkotu, funtzionalitate batzuk gehitu, eta beste kudeaketa-sistema batera moldatu ditugu edukiak.

Egunean Behin jokoan, sari bat extra aurrerantzean, zozketa bidez

2019-03-25 : 12:12

Hirugarren astea hasten dugu gaur CodeSyntax-ek garatu duen Egunean Behin mugikorreko euskarazko jokoak. Eta berrikuntza du aurrekoekin alderatuta: jokagarritasunaren alde, irabazle nagusiari saria emateaz gain; zazpi egunetan jokatzen dutenen artean ere beste sari bat ere banatuko dugu. Aste honetako saria, Loraldia jaialdikoa da.

“Blogak testutik harago” jardunaldia, Blogetan lehiaketa ixteko

Sustatu
2019-03-22 : 12:26

Azkue Fundazioak ondu ohi duen Blogetan blog lehiaketaren hirugarren edizioa apirilaren 4an amaituko da. Egun horretan, Bilboko Euskararen Etxean, Blogak testutik harago izenburuko jardunaldia eta  lehiaketaren sari-banaketa egingo dira, 15:30etik aurrera.

18

Galdera-erantzunen euskarazko joko berria: Egunean Behin

Erabiltzailearen aurpegia
2019-03-12 : 12:51

Aplikazio berri bat garatu dugu CodeSyntaxen, galdera-erantzunen joko bat: Egunean Behin. Bakarka edo taldean jokatzeko prestatua, euskaraz. Android mugikorretan zein iPhoneetan instala daiteke. Oso dinamika errazeko jokoa da Egunean Behin. Izenak berak dioen bezala, egunean behin partida bat jokatzeko aukera izango duzu. Partida bat, eta bakarra. 10 galdera erantzun beharko dituzu, ahalik eta azkarren. Zenbat eta gehiago asmatu, zenbat eta azkarrago asmatu, hobeto! Asmatutako erantzun kopuruaren eta pasatako denboraren arabera, puntuak lortuko dituzu, eta astero sari bat izango da irabazlearentzat.

Get it on Google Play

1

Kontsolek jai dute, Googlek iragarri duen Stadia joko-plataforma gailentzen bada

Sustatu
2019-03-21 : 09:29

Googlek iragarpen inportantea egin du aste honetan. Bideojokoen alorrean, gamer kultura eta ohituretan, eta jokoen industria osoan eragina izan dezakeena. Stadia izeneko joko plataforma bat iragarri du, eta zera du ezaugarri nagusiak: ez dago kontsolarik. Telebistara edo ordenagailura, lainotik zuzenean emango dizu jokoaren indar guztia Googlek.

11

E-makume batzuk

Erabiltzailearen aurpegia
2019-03-14 : 20:25

Martxoaren 8a, emakumearen eguna, pasa berri da eta haren aurretik pasa zen ere otsailaren 11a, Zientziaren arloko Emakume eta Neskatoen Nazioarteko Eguna. Azken egun horren harira, UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak "Nire alabak ingeniaria izan nahi du" bideoa kaleratu zuen. Aspalditik, neskak Informatikara gerturatzeko zailtasunak aztertzen eta ekiditen saiatzen gabiltza UPV/EHUko

1

"Egunean behin", tribial estiloko jokoa argitaratu dugu Android eta iPhonerako

2019-03-13 : 18:29

Mugikorrerako aplikazio berri bat argitaratu dugu aste honetan. Egunean Behin deitzen da, eta tribial estiloko galdera-erantzunen joko bat da. Erabiltzaileek 10 galderako galdetegi bat erantzun beharko dute (egunean behin, egunero partida bat), ahalik eta denborarik laburrenean. Astean zehar jokatutako 7 partidetan onena izan denak oparia jasoko du igande gauero; eta astelehenetan partida berria hasiko da. Euskaratik eta euskaraz sortutako 50.000 galdera daude gehituta datu-basean. Jaitsi eta probatu, Android eta iPhonerako dago garatuta.

Osasungintzaren digitalizazioa, OEE biltzararen gaia aurten

Sustatu
2019-03-08 : 13:01

Aurten ere ospatuko da Osasungoa Euskalduntzeko Erakundearen (OEE) biltzarra. 29. aldia duen honetan Gasteizera itzuli da, eta aurtengo gaia, “Osasungintza berria? Bere jardunetik ikasten duen osasun-sistema”, punta-puntakoa da, guztiz lerrokatua gizarteak gero eta ozenkiago eskatzen duenarekin: osasun-sistema eraginkorra, efizientea eta helburutzat zero kalte duena.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››