Teknologia albisteak

Deepfake aroa: Aurpegi faltsuen teknologiaren maila ikaragarria da jada

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2019-04-18 : 10:43

Giza-irudiaren manipulazioarekin egin daitezkeenak ikaragarriak dira. Bi gizaki batu (Steve Buscemi eta Jennifer Lawrence), eta bataren hitzaldia bestearen keinuekin egin. Edo aurpegi ezagun bati (Barack Obamaren adibidea), ahots-teknologia zuzenarekin, edozer esanarazi. Baina horiek benetako aurpegiekin eraikitako "fikzioak" dira. Beste teknologo batzuk aurpegi guztiz faltsuak egiten hasi dira, eta emaitzak harritzekoak dira. Deepfake terminoa hasi da erabiltzen hauek definitzeko.

Which face is real? webgunean galdera egiten digute: bi aurpegi erakutsi eta ea asmatzen dugun zein den benetakoa. Ez da batere erraza.

Goiko ilustrazio bikoitzean, nor uste duzue dela benetakoa, ezkerrekoa ala eskumakoa? Ba, ezkerrekoa omen egiazki pertsona baten argazkia eta bestea, larru beltzaran, belarritako, ile mataza eta guzti, faltsua da.

Washington-eko Unibertsitateko ikerlari batzuen proiektua da hau, Callin Bullshit project izendatu dutena. https://callingbullshit.org/ Gezurrak agerira ekarri, hori da izenburuarekin adierazi nahi durena.

This Person Does Not Exist proiektuan ez dago asmatu beharrik: irudi guztiak faltsuak dira (behean itsatsita sei adibide), adimen artifizialeko algoritmoekin osatutako irudiak. Kasu honetan Nvidia enpresa txip-egileko ikerlariek garatutako proiektu baten emaitza da hau, hemen daude azalpenak.

Benetako pertsonekin edo irudi faltsuekin sor daitezkeen informazio-item faltsu hauei deepfakes esaten zaie azken garai hauetan. Euskaraz, nolabait, faltsukeria sakonak. Fake News edo albiste faltusen gakoa gehiago da biraltasuna, edo nahita emandako identifikazio okerra (Italiako 2012ko protesta bateko irudia Venezuelakoa balitz bezala eman), edo photoshop ohikoa. Baina iruzur teknologikoki aurreratuago hauek faltsutasuna beste maila batera eramateko gai izango direla ematen du...

Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu