Albistegi teknologikoa
Teknologiaren inguruan sortutako berriak.
Artikuluak
Elkano abentura berria
500 urte pasatuko dira Elkanok, munduari lehen bira emango zion bidaia abiatu zuenetik. Hori dela eta, Adimenlabs enpresak, bere txatbot-ak sortzeko teknologia gaitasuna baliatuz, Elkanoren abentura edozein erabiltzaileen eskura jartzeko apustua egin du, elkarrizketa-abentura eran.
Hizkijalearen misterioa eta txatean era didaktikoan jardutea
Gure seme-alabek askotan gu hartzen gaituzte eredutzat. Eta ziurrenik, orain bertan ematen ari garen ereduetako bat da mugikorrarekin denbora asko pasatzen dugula mezu-trukean. Gure seme-alabei mezu-trukean aritzeko askatasun osoa ematea ez dirudi oso zentzuduna ordea, horrek dakartzan arriskuei erreparatzen badiegu.
Loturapp, euskara ikasteko/hobetzeko aplikazioa
Gesmae informática-ren beste aplikazio bat, euskara ikasteko baliabideak eskaintzen dituena. Oraingo honek lokailuak, juntagailuak eta antolatzaileak lantzeko teoria eta ariketak biltzen ditu. iOS, Android edo beste gailu eta ordenagailuentzako prest.
"Harrapatuta" elkarrizketa-abentura: abentura estiloko jokoa baina txatbot baten bidez ezarria
Haitzulo batean zaude, eta ez dakizu nola heldu zaren horra, ezta hortik inoiz irten ahal izango zaren ere. Zure arma bakarra… Telegram? Bai, Harrapatuta elkarrizketa-abentura da, 80ko hamarkadako abenturen estilo hutsean, baina txatbot baten bidez ezarria.
Behatzen: 3 entretenimendu-joko haurren kontzentrazioa lantzeko
Duela gutxi aurkeztu genizuen Irudikon aplikazioa, arreta-defizitari lotutako arazoak dituzten umeei laguntzeko joko bat. Gaur, berriz,Behatzen dakarkizuegu. Aplikazio honek antzeko helburua du, kontzentrazioa lantzearena, eta hiru joko ditu aipatu esparrua lantzeko. Azken hori ere Android zein iOS gailuetan instalatu daiteke.
Irudikon, haurrengan kontzentrazioa lantzen laguntzen duen aplikazioa
Fulsion Smart Systems enpresak sortu du umeentzako joko hau, app formatuan. Jolasteko helburua baino ez duten beste joko batzuen aldean, Irudikonek xede “terapeutikoa” du. Izan ere, arreta-defizitaren nahasmendua duten haurrengan pentsatutako aplikazioa da. Sarean erabili daiteke, irudikon.fulsion.net webgunean, baina aplikazio moduan ere jaitsi eta instalatu daiteke, Android zein iOS telefonoetan.
Zenbait aplikazio aurkezten: Ulermenapp, Jorrokak, Kirolapp eta Burulantzen
Ulermenapp aplikazioarekin, euskararen ulermena ikasteko modu berri bat maila ezberdinetan sailkatutako ariketekin. Jorrokak aplikazioarekin, aukeratzen duzun modalitatearen arabera, proposatzen zaizkizun erronkei heldu ahal izango diezu. Kirolapp-ekin, kirol-jardueran egindako aurrerapen guztiak gorde ahal izango dituzu, zure jardueraren kontrol txukuna izan dezazun. Burulantzen, azkenik, aplikazio entretenigarria da buruari jokoen bidez eragiteko.
Sormenapp, balioetan oinarrituriko ipuin pertsonalizatuak
Txikienentzako aplikazio berri hau euskara hutsean egina dago, eta duela gutxi agertu da aplikazioen store garrantzitsuenetan. Sormenapp du izena. Haurrentzako ipuinen aplikazioa da, baina bi desberdintasun garrantzitsu dakartza haurrentzako ipuinen beste aplikazio batzuei dagokienez. Android zein iPhone gailuentzat dago eskuragarri.
Ipuinlari: Ipuinak sortzeko app berria
Ekintech Smart Solutions izeneko enpresak kaleratu berri du ipuinlari ipuinak sortzeko app berria. Ipuinlari, ipuinak sortzeko tresna da. Etxeko umeek erabili dezakete ipuinak sortzeko bere ahotsekin, irudiekin eta haiek aukeratutako kontairekin.