Teknologia albisteak
24

Mugikorra erostekotan bazaude, aplikazio honek esango dizu ea euskaraz ipintzerik ba ote dagoen

Erabiltzailearen aurpegia
2018-05-19 : 10:01

Euskarazko Internet Eguna izan zela aprobetxatuz, sareko tresna edo baliabide berri bat aurkeztu du PuntuEus Fundazioak, mugikor modelo bat ea euskaraz jarri daitekeen esaten diguna. Baliabide berri hau Lehen Hitza Euskaraz ekimenaren barruan garatutako erreminta da eta LehenHitza APPak jasotzen dituen datuetan oinarritzen da. Hau da, aplikazio hori instalatu duten milaka euskaldunen datuetan oinarrituz, jakin dezakegu ea mugikor modelo bat euskaraz erabili dezakegun ala ez. Hortaz, zure hurrengo mugikorra erostekotan bazaude, hemen begiratu dezakezu ea euskaraz jartzerik izango den ala ez. Ez kexaka etorri gero! Egia esan, mugikorrak euskaraz erabiltzeko nahiko aukera zabala dago honezkero; orain arte aztertu diren gailu guztien artean %63 inguru jarri daitezke euskaraz. Zuk ere lagundu dezakezu datu-bilketa automatiko horretan: instalatu LehenHitza APPa, eta zure gailuaren hizkuntza-aukerak automatikoki erantsiko dira gure datu-basera (lasai, ez da zure datu pertsonal bakar bat ere biltzen). Datu guzti hauek Androi mugikorrei dagozkie. Zer gertatzen da Apple etxearen Iphoneekin? (klikatu eta ikusiko duzu).

Guztia irakurri (lehenhitza.eus) »»

Txioak (24)

Erantzun

Sartu