Teknologia albisteak

Munduko hegaldi komertzial luzeena abiatu dute: Singapur - New York, 19 orduko hegaldia

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2018-06-01 : 08:09

Udazkenetik aurrera Singapur - New York hegaldiak eskainiko ditu Singapore Airlines konpainiak. Une honetan dagoen hegaldi komertzialik luzeena izango da, 16.700 km eta 19 ordukoa. Ia egun oso bat hegazki barruan...  Patxadaz hartu beharko!

Singapore Airlines konpainiak jakinarazi duenez, udazkenetik aurrera Singapur - New York hegaldiak abiaraziko dituzte. 19 orduko hegaldiak izango dira, abiazio komertzialean egongo den hegaldirik luzeena. 

Une honetan dagoen hegaldirik luzeena Qatar Airways konpainiak eskaintzen du, Auckland eta Doha artean, eta 17 ordu eta 40 minutukoa da. 

Singapureko Changi aireportutik irtengo den hegaldi berriak  16.700 km egingo ditu zuzenean New Yorkeraino, 18 ordu eta 50 minutuan. Airbus A350-900ULR hegazkin bat izango da eta 161 pasaiari garraiatuko ditu, guztiak ere Business eta Premium mailakoak, jarleku arruntik ez.

 

.................

Argazkia: Wikipedia.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago