Sustatu logoa Teknologia albisteak
puntueus

.EUS

komunitate oso baten domeinua

Artikuluak

10000ra goaz. BAZATOZ?

.EUS Fundazioa
.EUS Fundazioa
2018-05-24 08:57

Gogoratzen duzu lagunekin joan ez zinelako galdu zenuen momentu hura? Baaaai….Bazkari buelta bakoitzean gogorarazten dizutena? Hori, hori... une egokian, hautu egokia egitea dohain handia da. Askok ez zuten uste posible izango zenik, baina bai, PuntuEUS domeinua lortu genuen eta gero eta gehiago gara. 10.000 domeinura goaz orain. Bazatoz? 

Euskarazko Internet eguna 2018, maiatzaren 17an Donostian

.EUS Fundazioa
.EUS Fundazioa
2018-04-23 18:34

Maiatzaren 17an, Nazioarteko Interneten Egunean, Euskarazko Internet Eguna ere ospatuko da, hirugarrenez. Miramon Parke Teknologikoan izango da arratsaldeko 17:30etan, UEU-k antolatutako Informatikari Euskaldunen Bilkuraren ostean. Zatoz eta ospatu gurekin Euskarazko Interneten Eguna! Informazio guztia eta izen-ematea hemen.

‘Sarean’, ingurune digitalaren irratsaioa, igandetik aurrera Euskadi Irratian

.EUS Fundazioa
.EUS Fundazioa
2017-07-05 12:19

Ingurune digitalari buruzko irratsaio berria hasiko da Euskadi Irratian, Leire Palaciosek gidatuta. Irratsaio berriak ‘Sarean’ du izena eta igandean abiatuko da, 15:00etatik 16:00etara. Gai arruntak, egunerokoak, izango ditu mintzagai nagusi. Hala nola, musika, literatura, kirola, feminismoa… eta, horietan guztietan teknologiak eta Internetek zein eragin duten azaleratuko da gonbidatu batekin. Horrez gain, sarean.eus –eko kolaboratzaileak Binaka arituko dira sarean.eus-en idatzitako artikuluen inguruan. Gainera, astero-astero webgune interesgarri bat proposatuko da eta entzuleen zalantza teknikoak argituko ditu Euskalteleko Rafa Bañalesek.

 

Internet Eguna festa handia izango da! (maiatzak 17, Azpeitian)

.EUS Fundazioa
.EUS Fundazioa
2017-05-12 21:45

Maiatzaren 17an, Nazioarteko Interneten Egunean, ospatuko du komunitateak Euskarazko Interneten Eguna, bigarren urtez jarraian. Eta, zu ere bertan izatea gustatuko litzaiguke. Ekitaldi nagusia Azpeitiko Sanagustin kulturgunean izango da maiatzaren 17an, asteazkena, arratsaldeko 19.00etan. Xabi Solano eta DZ musikariak eta Miren Gaztañaga aktorea egongo dira ekitaldia girotzen. Zatoz Azpeitiara eta ospatu dezagun elkarrekin Euskarazko Interneten Eguna!

II. Euskarazko Interneten Eguna, maiatzaren 17an Azpeitian

.EUS Fundazioa
.EUS Fundazioa
2017-04-24 15:48

Maiatzaren 17an Telekomunikazioen eta Informazio Gizartearen nazioarteko eguna ospatzen da; IKT eta Interneten Egun bezala ere izendatzen da. Data hori aprobetxatuta, II. Euskarazko Interneten Eguna antolatu dugu. Azpeitian egingo dugu, Kulturaz Kultur Kooperatibarekin elkarlanean. Maiatzaren 17a, arratsaldeko 7etan, Azpeitiko Sanagustin Kulturgunean. Zatoz eta ospatu dezagun elkarrekin Euskarazko Interneten Eguna! Hemen eman dezakezu izena.

Internetek badu generoa: "Non dago emakumea ingurune digitalean?"

.EUS Fundazioa
.EUS Fundazioa
2017-03-07 15:01

Internetek badu generoa. Eta ez da emakumezkoa. Europako Batzordearen arabera 7 milioi pertsonek egiten dute lan IKTen arloan eta %30 dira emakumeak. Ardura postuetan, %19,2. Egoeraz kezkatuta, emakumeak ingurune digitalean duen presentzia aztertzeko mahai-inguruan antolatu genuen PuntuEUS Fundazioak eta Martin Ugalde Kultur Parkeak Berriaren laguntzarekin. Hizlari izan genituen Edurne Larraza, Lore Martinez Axpe, Eli Pombo eta Lorea Argarate. Hemen duzue bideoa.

Non dago emakumea ingurune digitalean?

.EUS Fundazioa
.EUS Fundazioa
2017-02-27 14:45

PuntuEUS Behatokiak euskararen osasun digitala neurtzen du. Horretarako 3 alor neurtzen ditu: .EUS domeinuaren egoera, Internetek Euskal Herrian duen presentzia eta euskararen egoera Interneten. 2016eko datuen gainean egindako neurketaren emaitza aurkeztuko du Josu Waliño, PuntuEUS Fundazioko zuzendariak. Behatokiak emakumeak interneten duen presentzia ere neurtu du aurten. Datua ez da ona: .EUS domeinua eregistratzen dutenen %25 baino ez dira emakumeak.

Lagunduko diguzu Facebooki eskatzen Labur.eus desblokeatu dezala?

.EUS Fundazioa
.EUS Fundazioa
2017-01-26 11:23

Estekak laburtzeko euskarazko zerbitzu bat da Labur.eus. Duela egun batzuetatik, Labur.eus-en estekak blokeatzen hasi da Facebook. Zer egin dezakegu? Esan diezaiogun erratuta dagoela, Labur.eus segurua izateaz gain, nahi eta behar dugula.

Euskarazko #interneteguna ospatzeko proposamenak jasotzeko deialdi irekia

.EUS Fundazioa
.EUS Fundazioa
2016-10-25 13:41

2016ko maiatzaren 17an, Interneten Nazioarteko Egunean, ospatu zen I. Euskarazko Interneten Eguna Iruñeko Katakraken. Horrela, egun honi jarraipena eman eta urtero ospatzea da asmoa. Horretarako, kokapen eta kolaborazio proposamenak jasotzeko deialdia ireki du PuntuEUS Fundazioak. #interneteguna 2017ko maiatzaren 17an ospatuko da. Proposamenak komunikazioa@domeinuak.eus helbidera bidali behar dira, azaroaren 30a baino lehen. PuntuEUSek eskaera guztiak aztertuko ditu, eta abenduaren 30a aurretik emango die erabakiaren berri eskatzaile guztiei. 

Nola jarri publizitatea euskaraz Twitterren - Bilera informatiboa

.EUS Fundazioa
.EUS Fundazioa
2016-04-28 11:39

Bilera honen helburua publizitatea euskaraz Twitterren nola jarri azaltzea da. Bilera euskaraz iragarkiak egin nahi dituzten enpresa eta erakundeei dago zuzenduta. Baita komunikazioaren arloko profesionalei ere. Bilera irekia eta doakoa da.

Jarraitu gaitzazu