Teknologia albisteak

Enplegu bilaketako zerbitzua jarri du martxan Googlek (partzialki euskaraz)

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2018-05-25 : 09:55

Googlen lanpostu bilaketa bat eginez gero, emaitzak erakusteko interfaze integratu eta berezi bat ematen dizu orain. Google Lan-Eskaintzak delako interfaze hori izatez euskaratua dago, baina bilaketak ez du euskaraz funtzionatzen ordea. Gazteleraz bilatuta "empleo de X" bezalako termino bat agertu zaigu guri.

Egiten baduzu bilaketa bat hala nola "empleo de camarero", https://www.google.com/search?q=empleo-de-camarero, euskaraz izanez gero Google hobetsita, enplegu-eskaintzen lauki berezi bat agertuko zaizu, zure kokapenarekin lotuta.

Euskarazko terminoekin saiatu gara, eta alferrik da: Zerbitzari lana, zerbitzari lan-eskaintza, zerbitzariaren lanpostua...

Agertzen den laukiaren goiko barra urdinean klikatuz gero, interfaze urdin berezi batera eramaten zaitu Googlek. Hor bilaketa euskarazko termino batzuekin eginez gero, zerbait agertzen da. Irudi hau "irakasle" bilaketak eman digu (gure ordenagailuan agertutakoa zeure bilaketan errepikatuko den, ez dakigu).

Interfazea euskaratua dago, eta nonbait funtzionalitate gehigarriak ditu: zure intereseko eskaintzak gehitu, alerta bat sortu eskaintza berriak agertuz gero... Bilaketa geografikoak ere funtzionatu digu.

Sistemaren funtsa bilaketa da, baina ez eskaintza argitaratzea. Izatez, datuak elkartzen ditu Googlek, baina eskaintza formalizatzeko guneak, ohikoak dira: Infojobs, Nevoo, Linkedin... Arreta deitu digu Facebook bezalako iturriak ere arakatzen dituela, ez genuen sare sozial hori zuzenean lan-eskaintzekin lotzen.

Erantzun

Sartu