Teknologia albisteak

Google Trends berria aurkeztu dute: "Zer bilatzen dute internautek?"

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2018-06-02 : 10:31

Googlen egiten diren bilaketen laburpena ematen du Trends tresnak. Erabiltzaileek zer bilatzen duten (edo zer bilatu izan duten) eta, ondorioz, unean unean zer den albiste gure planetan eta zeintzuk diren munduko "protagonista" nagusiak. Googlek erreminta berritua aurkeztu du. Berdiseinu sakona egin dio, itxura eta antolaketa berregokituz.

Erremintaren funtsa ez da gehiegi aldatu, baina bai datuak erakusteko eta erremintan barrena nabigatzeko aukera ere. 2001ean hasi zen Google urteko laburpenak laburbiltzen, eta azken 17 urte hauetako urteroko laburpena ere kontsultagarri dago (hemen, adibidez, 2017 eta 2001).

Azken berrikuntzen artean aipatu dituzte:

  • Unean unean joera edo trendy den hori lehen begiratuan ikusten da. Gaur ez ezik, baita azken minutuan pil-pilean dagoena ere.
  • Kazetarientzat atala sortu dute, uneoro albiste den hori detektatzen laguntzeko, News Lab bidez.
  • Datak bistaratzeko modu bisualagoa ere ari dira garatzen Google data visualizations erreminta berriaren bidez.
  • Urteko laburpenetara lotura zuzena dago orain sarrera-orrian bertan, garbi asko.
  • Datuak bistaratzeko infografia berriak, intentsitate-mapak, eta abar.
  • Emaitzak eta grafikoak jaitsi eta partekatzeko aukerak ere zabaldu dituzte. Nahi baduzu, grafikoak zure webgunean txertatzeko aukera ere ematen du.

Herrialde mailako emaitza eta filtroei dagokionez, herrialde batzuetako datuak ondo ematen ditu (esate baterako AEB, Erresuma Batua, Alemania edo Frantzia); beste batzuk, aldiz, oraindik erabat findu gabe (Italia edo Espainia, adibidez). Estatu mailako datuetan sartu ondoren, eskualde edo herrialde mailako filtroak egiteko aukera ere badago (Espainian EAE edo Nafarroa aukeratuta, adibidez).

Trends aplikaziorako sarrera zure Google kontutik (edota Gmail kontutik) ere egin dezakezu, zuzenean, zure Google tresnen artean ikonoa agertuko baitzaizu. Google kontua euskaraz baduzu, adibidez, JOERAK izeneko esteka azalduko zaizu. Hala ere, Trends bera ez dago oraingoz euskaratuta. 

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago