Teknologia albisteak

Amazonek Prime Reading zerbitzua ireki du Espainian

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2018-05-31 : 14:10

Duela gutxi aipatzen genuen Amazon Prime zerbitzuak 100 milioi erabiltzaileren langa gainditu zuela. Amazonek jarraitzen du Primek eskaintzen dituen zerbitzuak handitzen eta bere produktu hori erakargarriago egiteko urratsak ematen. Azken berrikuntza Prime Reading da. Amazon Primeko kide bazara, milaka ebook doan irakurtzeko aukera izango duzu. 

Prime Reading zerbitzua gutxinaka ari da zabaltzen herrialdez herrialde, eta aste honetan zabaldu da Espainian eta, beraz, Hegoaldeko euskal herritarrontzat. 2016an ezarri zuen Estatu Batuetan eta harrezkero Europako herrialdetan zabaltzen joan da, apurka-apurka, tartean Frantzian, Alemanian eta Erresuma Batuan.

Zerbitzu berriarekin, Amazon Prime ordaintzen duten erabiltzaileek milaka ebook doan irakurtzeko aukera izango dute. Liburu guztiak, hala ere, ez dira aldi berean atzigarri izango. Une honetan, esate baterako, 500 liburuko katalogoa dago eskuragarri, eta hilero-hilero aldatzen joango da liburuen katalogo hori. 

Liburuak edozein gailutan irakurri ahalko dira (Kindle APPa bidez); ez soilik Amazonen Kindle irakurgailuan. 

Prime Reading vs. Kindle Unlimited

Amazonek badu ebookentzat beste zerbitzu bat, Kindle Unlimited. Dena dela, bi zerbitzuak nahiko ezberdinak dira. Kindle Unlimited bidez milioi bat liburu elektroniko ezberdin irakurtzeko aukera dago hileko 9,99 euroko kuota ordainduta. 

Prime Reading, aldiz, Amazon Prime zerbitzuaren bidez (urtean 19.95 euro) lortzen den zerbitzu osagarri bat da, Prime Video edo Prime Photos zerbitzuak diren bezalaxe. 

 

...............

Argazkia: Flickr.com (sergesegal).

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago