Munduko robot humanoide aurreratuenetako bat da Sophia. Datorren ostegunean, ekainaren 7an, Iruñean izango da bere sortzailearekin batera, Nafarroako Unibertsitate Publikoak antolatutako saio batean. Sophiak, besteak beste, galderak erantzuteko gaitasuna dauka, eta aurpegian emozioak adierazteko gaitasuna ere badu. Robot "soziala" deitzen diote eta Adimen Artifizialaren alorrean gaur egun zer egiten den ikusteko aukera paregabea da. Ahotsa ulertzeko gaitasuna ez ezik, datu bisualak eta emozionalak jaso eta ulertzeko gai ere bada. Baita emozioak adieraztekoa ere. Iruñeko saiora joateko izena eman beharra dago. Saioa ingelesez izango da.
Sophia robota Hong Kongeneko Hanson Robotics konpainiak garatu du. Robot humanoide edo giza itxurakoa da, munduan dagoen aurreratuenetakoa. Ahotsa ulertzeko eta sortzeko gaitasuna du, noski, baina baita emozioak ulertu eta adieraztekoa ere (neurri batean, bederen).
Datorren ostegunean (ekainak 7) Iruñean izango da, NUPek antolatutako ekitaldi batean. Ekitaldia eguerdiko 12etan izango da Arrosadiako Campusean (El Sario eraikineko Fernando Remacha aretoan). Saioa ingelesez izango da. Joatekoa asmoa baduzu, izena eman beharra dago. Saioa SciencEkaitza egitasmoaren barruan gauzatuko da.
Sophiak bere webgunea dauka, eta baita Twitter kontua ere.
Erantzun
Sartu