Mezu honen bidez , MINTZALAGUNA komunitatera, Euskosareko Euskara lagunen komunitea, ongietorria eman nahi nizueke!
Bizkaiko udal eta mankomunitateetako euskara zerbitzu batzuek UEUren laguntzaz, hizkuntza-plangintzan dihardutenen elkargune izango den Gazteak eta euskara gaia jorratzeko jardunaldiak antolatu dituzte.
Albistea dator gaur Berria-n eta Erabili.com-en, euskararen erabileraren kalitate-ziurtagiria sortuko dela esparru sozio-laboralerako. Herri-administrazioko langile batzuek daukaten Tiraka blogean diotenez, "albistea oso pozgarria izango litzateke, ez balitz aurretik euskalgintzako beste erakunde batek, Kontseiluak alegia, arlo horretan bertan egindako ahalegina eta lana aintzat hartu gabe egingo duela iragarri ez balu Jaurlaritzak."
Urriaren 7an Euskararen Jatorriaren 2. Biltzarra antolatu dute Euzko Izaera, Bizi-Hitza, Mikoleta eta ENA elkarteek. Lehen biltzarra iaz egin zuten Arantzazun, eta han eman zen informazioa eta beren jardunaren berri webgune baten bidez eman dute orain. Euskararen jatorri eta izaerari buruzko tesi heterodoxoak defenditzeagatik da ezaguna talde hau.
EIZIE elkartearen albistegian irakurri dugu, Bibliaren testuak euskaraz sarean ipini ditu Esloveniako Bibli Elkarteak. Elizen Arteko Biblia da, euskara batuzko testu kanonikoena, hala esaterik badago. Orain arte, Word formatuan bakarrik zegoen eskuragarri sarean. Orain, bilaketa eta guzti.
Jaime Euskalerriak gaur egungo legediaren interpretazio bat bidali digu euskararen ofizialtasunaren inguruan.
Ia astebetez Donostia jazz musikaz jantziko da. Ugaria da kontzerturen batera edo bestera hurbiltzen den jendea eta, hori dela eta, BAGERAk urte dexente daramatza Jazzaldian egiten den euskararen erabilera behatzen. Baina behaketa ahalik eta osatuena egin ahal izateko, kontzertuetara zoaztenen laguntza behar-beharrezkoa zaigu. Horregatik proposatzen dizugu zu gure behatzaile izatea!
Lekeitioko Udaleko Euskara Zerbitzuaren irudia izango den logo baten bila gabiltza eta horretarako lehiaketa antolatu dugu. Parte hartu nahi duten artista afizionatu edo profesional guztiek honako baldintzok bete beharko dituzte:
Berbalagun egitasmoa Lea Artibai eskualdean
Lea-Artibai eskualdeko 16 eragilek etorkin berriak euskal mundura erakartzeko eta euskararen kalitatearen transmisioa sustatzeko egitasmoekiko konpromisoak hartuko dituzte, ekainaren 21ean, asteazkenarekin.
Uztailaren 18tik 20ra bitartean UEUk eta Soziolinguistika Klusterrak elkarlanean antolatutako Soziolinguistikari buruzko udako ikastaroa antolatu dute. Aurtengo gaia "Erronka berriak euskararen erabileran" izango da eta alor guztietako profesionalak hartuko dute parte ikastaro honetan.
Behatokiko zuzendariak Irlandako Galwayn eman du Euskal Herrian gertatzen diren hizkuntza-eskubideen urraketen berri, hain zuzen ere justizia eremuan gertatzen direnei buruzkoa. Ekainaren 14-17 bitartean hizkuntza-legeriari buruzko Nazioarteko Akademiak (International Academy of Linguistic Law) erakundeak Galwayko Unibertsitatean antolatutako nazioarteko biltzarrean da Behatokiko zuzendaria, Paul Bilbao. Bertan ehunetik gora aditu bildu dira hizkuntza-legeriari eta hizkuntza-eskubideei buruz eztabaidatzeko.
Askotan hitz egiten da idazteko orduan egiten ditugun huts edo hanka-sartzeez, eta bildumak ere osatu izan dira, nahiz eta oraindik ez dudan ezagutzen huts horiek ganoraz sailkatu dituenik, irizpide gramatikal, pragmatiko, semantiko edo bestelakoen arabera. Eta, jakina, euskaraz ez eze, erdaraz ere egiten dira hanka-sartzeak.
Euskaltzale eta hizkuntzalari oroentzako gonbita:
Baionako IKER ikerketa taldeak ARTXIKER deitu ikerketa artxibo elektronikoa antolatu berri baitu euskalarien zerbitzuan jartzeko, talde hartako lankideek haren aurkezpena eginen dute ekainaren 14ean, 11.30etan, Deustuko Unibertsitateko Bideokonferentzia aretoan, Bilbon. Sarrera dohainik.
Nahi dugun baino gehiagotan entzuten dugu en castellano, por favor esaldia, horrela azaldu du Kontseiluko idazkari nagusiak, Xabier Mendigurenek, jardunaldi hau antolatzearen arrazoia. Izan ere, en castellano, por favor izenekoa da euskalgintzako hainbat aditu bildu dituen jardunaldia. Hizlariek hizkuntzaren erabilera aztertu dute, asko baitira eragiten duten faktoreak: politikoak, administratiboak, soziolinguistikoak eta psikolinguistikoak. Hauek izan dira parte-hartzaileak: Maria-Jose Azurmendi, EHUko katedraduna eta BAT Soziolinguistika aldizkariaren zuzendaria; Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi, hizkuntzalaria eta idazlea; Aek; Karmen Irizar, Topaguneko lehendakaria; Paul Bilbao, Behatokiko zuzendaria eta Xabier Mendiguren, Kontseiluko idazkari nagusia.