Teknologia albisteak

Idazkietako hanka-sartzeak

Erabiltzailearen aurpegia
Iñaki Ugarteburu Gastañares
2006-06-16 : 08:06

Askotan hitz egiten da idazteko orduan egiten ditugun huts edo hanka-sartzeez, eta bildumak ere osatu izan dira, nahiz eta oraindik ez dudan ezagutzen huts horiek ganoraz sailkatu dituenik, irizpide gramatikal, pragmatiko, semantiko edo bestelakoen arabera. Eta, jakina, euskaraz ez eze, erdaraz ere egiten dira hanka-sartzeak.

Hemen dituzue adiskide on batek erakutsi berri didan egunkari bateko zutabean ageri diren perla ezin hobeak, gaztelania garbian:

  • El viernes, a las siete, los niños del Oratorio representarán la obra Hamlet, de Shakespeare, en el salón de la iglesia. Se invita a toda la comunidad a tomar parte en esta tragedia.
  • El mes de noviembre terminará con un responso cantado por todos los difuntos de la parroquia.
  • El coro de los mayores de 60 años se suspenderá durante todo el verano, con agradecimiento por parte de toda la parroquia.

Adibide guztiak dira parrokia baten ohar eta abisuetatik hartuak eta primeran erakusten dute, besteak beste, gaurko gaztelania egunerokoan zenbait ohitura badirela ongi errotuak, komunikazio-anbiguotasun eragile:

  • Nominalizazioa: "con agradecimiento" horren ordez jarri ziteken "toda la parroquia agradece los desvelos y el trabajo de los coristas", han-hemen hain maite duten gaztelania ponpoxo eta erretoriko hori zuzen erabiliz
  • Trunkatze edo laburtzea: "a tomar parte en esta tragedia" horren ordez jar zitekeen "a asistir a la representación de esta tragedia", eta abar.

Barre pixka bat egin nahi baduzue irakur ezazue artikulu osoa helbide honetan: Gazapos en la parroquia

Erantzun

Sartu