UEMAk UEUrekin elkarlanean Immigrazioa hizkuntza-politikaren ikuspegitik aztertzeko jardunaldiak antolatu ditu. Bertan, herri eta etorkinen esperientzia ezberdinetatik abiatuta, udalerri euskaldunetan fenomenoari zelan aurre egin ikusiko dugu.
Iragarri genuen bezala, asteazkenean jaio zen Santurtzin "Bai Esan" euskara-taldea, euskaltzale askoren arrimuan eta Andoni Egaña eta Unai Iturriagaren babes ezin hobean. Ekitaldia xumea bezain polita suertatu zen, baina orain geratzen zaie lanik zailena "Bai Esanekoei": lanean hasi eta irautea. Adierazi zutenez, ilusioa ez zaie falta. Baina Santurtziko euskaltzaleen laguntza mesedegarria bezain beharrezkoa izango zaie. Denak daude gonbidatuta taldearen hurrengo bilerara: azaroaren 30ean AEkren lokaletan. Jarraian duzue ekitaldian irakurri zen aurkezpen-testuko pasarte batzuk.
Lehenengoz argitaratatu zeneko hamargarren urteurrena betetzearekin batera kaleratu da Elhuyar Hiztegiaren hirugarren edizioa
Gaur, azaroak 23, jardunaldi batzuk egingo dira Eskoriatzan, Mondragon Unibertsitatearen HUHEZI fakultatean, eta bertan euskarazko bikoizketa izango da aztergai.
Santurtzin "Bai esan" izeneko euskara taldea sortu da.
Bere aurkezpen publikoa egiteko Santurtziko "Bai esan" euskara taldeak Andoni Egaña eta Unai Iturriaga gonbidatu ditu. Aukera bikaina txapelduna eta txapeldun ordean elkarrekin eta "mano a mano" ikusi, entzun eta dastatzeko.Hitzordua, bihar, azaroak 21, iluntzeko 7 eta erdietan, "Kresala" aretoan (udal euskaltegiaren behealdean)
Juanba Berasategi marrazkilari, ilustratzaile eta zinemagileak jasoko dugu 2006ko Anton Abbadia saria.
Eskolak euskalduntzea edo ez, hortxe dago gakoa. Gaur egun eskolak Euskal Herrian ikasleen %38 soilik euskalduntzen du. Hala ere, ikasturtea oso garrantzitsua izango da urrengo urteotan ehuneko horrek gora nabarmen egin dezan, azken urteotako blokeoari buelta emanez.
Euskarabilak, Basauriko Euskaldunon Elkartea, 10 urte bete ditu. Hori dela eta, Basauriko Bertso Eskolarekin batera Bertso emanaldi paregabea antolatu du.
Euskara ikasteko saiakera eta esfortzua egin duten altzatarrei beren ahalegina aitortu nahi die Bizarrain kultur elkarteak. Horretarako, 'Euskaldun Berriari Aitortza Altzan' ekimena antolatu dugu.
Beno, lantzean behin azaltzen den galdera batekin nator ni. Jende asko dago Xuxen ortografia zuzentzailearen zain. Ba al da horren berririk?
Googleko laborategietako beste bat: Google Kode bilaketa. Kode informatikoan bilatzen du, sarean eskuragai dagoen hainbat software proiektu eta abarretan. Euskarazko terminoak sartuta ere, aurkitzen dira gauzak. Esate baterako, Mila esker bilatzen badugu.
Herri hizkeraren I. Jardunaldiak antolatu ditu Ondarroako Udalak azaroaren 3rako Lore Jokoen egitarauaz bat eginik. Jardunaldian parte hartu nahi duenak izena eman behar du urriak 31 orduko.
Lea-Artibaiko Berbalagunen parte hartzeko euskaldun zaharrentzako deialdia: Euskara alarma gorrian lemapean euskaldun zaharrek Berbalagun egitasmoan parte hartu dezaten lortu nahi dugu. Izan ere, Lea-Artibai eskualdea Euskal Herriko euskaldunena izanda, euskaraz hitz egiteko arazorik ez daudela ematen du.
Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak, Eusko Jaurlaritzako sail eta erakunde autonomo guztietan euskararen erabilera planak berrabiarazteko eta oro har, Administrazioan euskarak izan behar duen presentziari bultzada emateko, ekitaldi ofiziala burutu du. Ekitaldia Lakuako Areto Nagusian izan da, baina bideokonferentziaren bidez, Bilbo eta Donostiako egoitzetan ere jarraitu ahal izan da.