Sustatu logoa Teknologia albisteak

Jazzaldia badator, izan BAGERAren behatzaile!

Egin beharrekoa oso sinplea da, hemen topatuko duzun fitxa bete ikuskizun bakoitzeko datuekin. Eta ondoren guri helarazi posta arruntez (BAGERA Katalina Eleizegi 36 behea 20009 Donostia) edo posta elektroniko bidez. Edozein zalantza izanez gero, fitxa betetzeko argibideak kontsultatu edo gurekin harremanetan jarri aurreko posta elektronikoan edo 943467181 telefonoan. BAGERAk egiten duen lanerako ekarpen handikoa izango da.

Jasotako datuekin txostena osatu eta, besteak beste, antolatzaileei jakinaraziko die BAGERAk zein den euskararen egoera jaialdian eta proposamenak aurkeztuko dizkie.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu