Uztailaren 18tik 20ra bitartean UEUk eta Soziolinguistika Klusterrak elkarlanean antolatutako Soziolinguistikari buruzko udako ikastaroa antolatu dute. Aurtengo gaia "Erronka berriak euskararen erabileran" izango da eta alor guztietako profesionalak hartuko dute parte ikastaro honetan.
Azken hogei urteotan EAEn euskararen ezagutza mailan izan diren aurrerapausoak handiak izan dira. Ezagutza jorratu eta gero, hizkuntzaren erabilera izaten da hizkuntza plangintzaren hurrengo helburu nagusia. Izan ere, sarritan esan ohi den bezala, euskararen erabilera da kezka nagusietako bat euskararen normalizazio prozesuan, erabilera-mota eta neurria direlako normalizazio mailaren dierazpen nagusia.Euskarak erabilera erronka berriak eskatuko ditu datozen urteetan. Hori horrela izanik, erabileraren inguruan egin diren hainbat egitasmo aurkeztea eta aurrera begira gogoeta batzuk egitea izango dira ikastaro honetako helburu nagusiak. Horretarako, batetik, oinarri teorikoak landuko ditugu soziolinguistikako, soziologiako eta psikologiako ikuspuntuetatik. Bestetik, alderdi praktikoa landuko dugu, erabileraren kudeaketari eta plangintzari buruzko esperientzia praktikoak aurkeztuz. Ikastaro honetan, euskararen erabilera eremu batean baino gehiagotan aztertuko da: gazteen erabilera, lantokietako erabilera eta euskararen erabilerari buruzko plangintzak.
Euskara teknikariei, euskararen inguruan lan egiten duten elkarteetako kideei, irakasleei, gizarte-gaietan diharduten ikasleei, oro har, euskararen gaiarekiko interesa duten guztiei.
Gutxienez 10, gehienez 30
Uztailaren 18a, asteartea:
Ordutegia: 9:30-10:30 Izenburua: Zenbait gogoeta portaera linguistikoaren kausalitateaz Hizlaria: I.Bullaín, EHU, eta M. Ertzilla, Mikelats euskaltegia
Ordutegia: 10:30-11:30 Izenburua: Euskararen erabilera azaltzeko eredu psikosoziala Hizlaria: I.Garcia, Mondragon Unibertsitatea
Ordutegia: 12:00-13:00 Izenburua:Euskara eta lan mundua: erabilera nola bultzatu Hizlaria: EMUN Koop. E.
Ordutegia: 15:30-16:30 Izenburua:Erabilera ikertu eta bultzatu: Soziolinguistika Klusterraren egitasmoak aurrera begira Hizlaria:L. Joly, Soziolinguistika Klusterra Pariseko Sorbonneko Unibertsitatean doktoratua
Ordutegia: 16:30-17:30 Izenburua:Talde naturaletan euskararen erabilera suspertzeko eredu teoriko eta metodologiko bat: KUADRILATEGI egitasmoa Hizlaria:Pello Jauregi, Kuadrilategiko koordinatzailea
Uztailaren 19, asteazkena
Ordutegia:9:30-11:30 Izenburua:Euskal Eskolak hizkuntzen erabilera eta euskararen indarberritzea ahalbidetzeko markoa Hizlariak: E. Osa, Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioko Hizkuntza arduraduna
Ordutegia: 11:45-13:00 Izenburua:Garai berriak, hizkera berriak; kaleko euskararen bilakaera Hizlariak: K. Amonarriz, Soziolinguista
Ordutegia: 15:30-17:30 Izenburua:Hizkuntzak etnografia ere behar du. Gazteak eta euskara ikuspuntu antropologiko batetik Hizlariak:J.M. Hernandez, Tolosako euskara teknikaria, antropologian doktoratua
Uztailaren 20, osteguna
Ordutegia:9:30-10:30 Izenburua:BAI EUSKARARI AKORDIOA HERRIETAN Euskalgintzak entitateen konpromisoak dinamizatzeko herri mailako eredu bat Kontseilua
Ordutegia: 10:30-11:30 Izenburua:Euskararen erabilera normalizazioa Gipuzkoako Foru Aldundian Hizlariak:J. Amundarain, GFA euskara teknikaria
Ordutegia: 12:00-13:00 Izenburua:Euskararen erabilera sustatu: Euskararen Erakunde Publikoaren erronka Hizlariak: J-C Iriart, Euskararen Erakunde Publikoaren zuzendaria
Ordutegia: 15:30-16:30 Izenburua:Euskararen erabilera: egoera eta aurrera begirako egitasmoak. Hizkuntza Politika Sailburuordetza
Ordutegia: 16:30-17:30 Izenburua:Mahai-ingurua: Euskararen erabileraren garrantzia hizkuntzaren plangintzan Hizlariak:Kontseilua, J. Amundarain, J-C Iriart, HPS
Lionel Joly, Soziolinguistika Klusterraren teknikaria eta Linguistikan doktoratua Pariseko Sorbonne Unibertsitatean
Maiatzaren 1etik ekainaren 25ra
UEUren webgunetik (www.ueu.org) edo UEUren bulegoetan
Ikastaroaren egitaraua ikusteko edo izena emateko.
Gure webgunean ere ikastaroari buruzko hainbat informazioa aurkituko duzu.
Erantzun
Sartu