Euskararenjatorria.eu gunea eta Biltzarra
Urriaren 7an Euskararen Jatorriaren 2. Biltzarra antolatu dute Euzko Izaera, Bizi-Hitza, Mikoleta eta ENA elkarteek. Lehen biltzarra iaz egin zuten Arantzazun, eta han eman zen informazioa eta beren jardunaren berri webgune baten bidez eman dute orain. Euskararen jatorri eta izaerari buruzko tesi heterodoxoak defenditzeagatik da ezaguna talde hau.
www.euskararenjatorria.eu da ekimenaren webgunea. Europako .eu domeinu bat webgune euskaldu bat adierazteko erabiltzen den lehen aldia izan daitek (Sustatun ez dugu beste berririk).
Bigarren Biltzarra Aranzadi Zientzia Elkartearen egoitzan egingo dute, azaroaren 7an, Donostian, Zorraga gainean. Hemen dago egitaraua.
Bultzatzaileen izenean, biltzarraren aurkezpen testu bat argitaratu dute egunotan Berria egunkarian, Patxi Alaña, Remo Bianchini, Urtzi Ihitza eta Pako Iriartek.
Erantzunak kargatzen...