Teknologia albisteak

ARTXIKER ikerketa artxiboaren aurkezpena ekainaren 14an Deustuko Unibertsitatean

Erabiltzailearen aurpegia
Joseba Abaitua - Deustuko Unibertsitatea
2006-06-13 : 11:06

Euskaltzale eta hizkuntzalari oroentzako gonbita:

Baionako IKER ikerketa taldeak ARTXIKER deitu ikerketa artxibo elektronikoa antolatu berri baitu euskalarien zerbitzuan jartzeko, talde hartako lankideek haren aurkezpena eginen dute ekainaren 14ean, 11.30etan, Deustuko Unibertsitateko Bideokonferentzia aretoan, Bilbon. Sarrera dohainik.

  • Aurkezlea : Battittu Coyos (ARTXIKER proiektuaren antolatzailea eta arduraduna)
  • IKER taldeko arduradunak:
    • Aurelia Arkotxa Bordele 3ko Irakaslea)
    • Benat Oyharçabal (CNRS)

ARTXIKER zer den

Artxiker artxiboa nazioarteko liburutegi elektroniko bat da, euskarari eta tipologikoki horri hurbil diren hizkuntzei buruzko ikerlanak biltzen eta zabaltzen dituena. IKER (www.iker.cnrs.fr) eta CCSD (Centre pour la Communication scientifique directe, www.ccsd.cnrs.fr) delakoaren arteko lankidetzaren fruitua da artxibo hau.

Euskarari buruzko ikerketa egiten duten gune unibertsitario nagusietako ikertzaile euskalari taldeen onespena badu, unibertsitate horietan hauek aurkitzen direlarik:

  • Michel de Montaigne Unibertsitatea - Bordeaux 3
  • Paue eta Aturriko herrialdetako Unibertsitatea
  • Euskal Herriko Unibertsitatea
  • Nafarroako Unibertsitate Publikoa
  • Deustuko Unibertsitatea

ARTXIKER artxibo elektronikoaren HELBURUAK:

  • Euskarari eta tipologikoki horri hurbil diren hizkuntzei buruzko lanak ikertzaileei zuzenki eta dohainik eskaintzea.
  • Bide erraza eskaintzea aipatu lan horiek sartzeko eta ikerkideen artean ezagutarazteko.
  • Nork berak eginiko artxibaketari esker, artxiboko ikerlanei berehalako eta irakurleak nahi dueneko zabalkundea eskaintzea.

Erantzun

Sartu