Sustatu logoa Teknologia albisteak

Mintzalaguna komunitatea, euskaraz internetean

Mezu honen bidez , MINTZALAGUNA komunitatera, Euskosareko Euskara lagunen komunitea, ongietorria eman nahi nizueke!

mundu osoko euskarazale agurgarriok!

Mintzalaguna komunitatearen barnean, euskarazale guztientzat interesgarriak diren informazio, berri, eztabadaida gai, argazki edo nahi dugun beste edozein gauza publika daiteke.

Euskaraz hitz egiteko jarioa duten munduko euskaldun guztiak biltzen ditu komunitate honek. Internet bidez euskaraz mintzatzeko gogoa dutenak edota beste batzuei mintzatzeko aukera eman nahi dietenak dira azken finean.

Komunitateko kideek kudeatzen dute eta Estebe Ormazabalek (Brasil) gidatzen du.

Ez da gai zehatz baten gainean hitz egiten, baizik eta kafetegi birtual bat bailitzan funtzionatzen du; edozein gai aitzakiatzat hartuta biltzen dituzte euskal hiztunak elkarrizketa bat izan dezaten. Mundu osoko euskaldunen artean ideiak trukatzeko leku bat izan nahiko luke.

Komunitatean parte hartzeko nahikoa duzu azpiko estekari ematea:

http://www.euskosare.org/komunitateak/mintzalagunak

Besarkada bero batez agurtzen naiz laister arte,

Estebe Ormazabal

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu