Badihardugu Euskara Elkarteak euskalkien liburutegia jarri du Interneten, euskalkien inguruko argitalpenen datu-basea. Euskalkien inguruko liburu, bideo, mapa eta artikuluen erreferentziak bilatzeko aukera ematen du, liburuen azalak ere erakusten dira, eta zenbait kasutan, liburua zuzenean kontsultatzeko aukera ere badago.
UEMAk Euskal Herriko II. SMS lehiaketa antolatu du. Lehiaketaren euskarri nagusia www.smsariketa.org web gunea izango da. Mezuak ere handik bidali behar dira... Ez dago, beraz, mugikorreko gastua egin beharrik.
Sarean dago jada euskararekin funtzionatzen duen lehen itzultzaile automatikoaren demo edo probetako bertsioa: Opentrad. Gaztelania lotzen du galiziera, katalana eta euskararekin, baina besteetan ez bezala, euskararen kasuan norabide bakarrean, gaztelaniatik euskarara.
Pasa den ostegun eta ostiralean Herri Administrazioetan Kudeaketako Bikaintasunari buruzko I. Kongresua ospatu zen, Bilboko Euskalduna Jauregian. Euskararen aldetik, bikaintasun gutxi erakuts daitekeela dio han parte zuenetako batek, Iñaki Ortizek, Tiraka blogean.
Larunbatean, Biarritzek errugbi finala jokatuko du Caerddyden, Galesko hiriburuan, Stadiwm y Mileniwm zelaian. Eta igandean, futboleko Euskadi-Gales Bilbon. Tratua izan dut asteburuan Bilbora datorren galestar batekin Internet bidez azken asteotan, eta gauza interesgarriak ikasi ditut.
Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak herritar baten hizkuntza-eskubideen kontrako epaiari buruzko balorazioa plazaratu du. Herritar bati euskaraz deklaratu nahi izateagatik kartzela zigorra ezartzea salatu dute Kontseiluko ordezkariek.
"Komunikazioak euskararen alde asko egin dezake. Komunikazioaren gizartean bizi gara, baina euskararekin mugatuak gaude, ez dugu saltoa ematen. (...) Estrategia bat landu behar da.iritzi-trukea bultzatzea izan zen helburu." Horra, Soziolinguistika Klusterrak egindako jardunaldi bateko ondorioetako bat. Orain sarean argitaratu dute.
COVCELL proiektuaren helburu nagusia da Moodle izeneko ikaskuntza plataforma garatzea bereziki hizkuntzen irakaskuntza kontuan hartuta. Plataforma hau software librekoa denez, proiektu honetan garatzen dena denontzat izango da...
Kontseiluak, telefonoa euskaraz lelopean herritar guztiei eskatu die euskararekiko konpromisoa har dezatela, hau da, sakelako, etxeko, zein laneko telefonoa euskaratu dezatela.
Udaberrian sartuz gero, gela-zulotik irteteko gogo gehiago izango duzue askok ezer ikasteko baino. Dena dela, Uztailaren hasieran HikHasi-k Donostian antolatzen dituen jardunaldietan literatura, zinema eta feminismoa uztartzen dituen ikastaro baten berri eman nahi dizuet, interesgarria izango delakoan. Irakasleak, bi blogari izango gara.
Aurten, Deustuko Unibertsitatean Gotzon Garatek sortutako Euskal Filologiak hogeita hamar urte betetzen ditu.
Lehenengo aldiz Deustuko Unibertsitatean euskal jaia antolatu dugu, "Euskara Ahoan eguna" alegia, gaur hilak 27, osteguna. Guk euskera bihotzean ez ezik, ahoan ere nahi dugulako.
Baleike Kultur Elkarteak sarera salto egin zuenetik buruan genuen asmoa bete dugu: Baleike aldizkariaren zenbaki guztiak, 1994tik honakoak, bertan daude ikusgai.
2005eko azaroan OpenOffice.org2-rako Xuxen noizko egon zitekeen galdetzen nuen , eta erantzunen artean Ixa taldearen erantzuna jaso nuen:
...aspaldiko asmoari berrekin diogu eta ispell edo aspell "estandarra" beteko duen xuxentzailea ere askatuko dugu 2006ko otsailaren inguruan.
Horrekin OpenOffice zein beste hainbat aplikaziotarako Xuxen bat egongo da.
Euskaltzaindiaren eta Euskaltzaindiari buruzko informazio-xehetasunak modu erraz, arin eta adierazgarrian emateko asmoz, Plazaberri agerkari digitalaren lehenengo zenbakia kaleratu du Hizkuntzaren Akademiak.