Sustatu logoa Teknologia albisteak

Euskararen erabilerarentzako beste ziurtagiri bat

Sustatu
2006-10-03 12:10

Albistea dator gaur Berria-n eta Erabili.com-en, euskararen erabileraren kalitate-ziurtagiria sortuko dela esparru sozio-laboralerako. Herri-administrazioko langile batzuek daukaten Tiraka blogean diotenez, "albistea oso pozgarria izango litzateke, ez balitz aurretik euskalgintzako beste erakunde batek, Kontseiluak alegia, arlo horretan bertan egindako ahalegina eta lana aintzat hartu gabe egingo duela iragarri ez balu Jaurlaritzak."

Ziurtagiri berria egiteko, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eta Euskalit-ek lankidetza-hitzarmena sinatu zuten atzo enpresetako hizkuntza-normalizaziorako prozesuen ebaluazio-eskemak zehazteko. Erabili.com-en Patxi Baztarrika sailburuordearen iritzi artikulua ere badator gaiaren gainean.

Atzo sinatutako hitzarmenean jasotakoaren arabera, honako lanak egingo dira aurten bertan:

  1. Ebaluaziorako eskema zehaztu eta aitortza-moduak finkatu ebaluatuak izango direnentzat
  2. Zabalkunde, sentsibilizazio eta sustapen ekintzak definitu eta komunikazio-ildoak zehaztu hartzaile-mota ezberdinen arabera
  3. Prestakuntza-egitarauen definizioa eta ekintzak nahiz ebaluaketa bideratzeko bestelako baliabideak eta laguntzak zehaztu

Kontseiluaren zertifikazioa Bai Euskarari Ziurtagiria da.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu