Nahi dugun baino gehiagotan entzuten dugu en castellano, por favor esaldia, horrela azaldu du Kontseiluko idazkari nagusiak, Xabier Mendigurenek, jardunaldi hau antolatzearen arrazoia. Izan ere, en castellano, por favor izenekoa da euskalgintzako hainbat aditu bildu dituen jardunaldia. Hizlariek hizkuntzaren erabilera aztertu dute, asko baitira eragiten duten faktoreak: politikoak, administratiboak, soziolinguistikoak eta psikolinguistikoak. Hauek izan dira parte-hartzaileak: Maria-Jose Azurmendi, EHUko katedraduna eta BAT Soziolinguistika aldizkariaren zuzendaria; Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi, hizkuntzalaria eta idazlea; Aek; Karmen Irizar, Topaguneko lehendakaria; Paul Bilbao, Behatokiko zuzendaria eta Xabier Mendiguren, Kontseiluko idazkari nagusia.
Hasteko, euskararen erabilerari buruzko azterketa matematikoa aurkeztu du Jose Luis Enparantza, Txillardegik. Ezagutza eta erabileraren arteko erlazio matematikoak azaldu ditu, izan ere, gaur egun euskararen ezagutza maila % 27koa da eta erabilpen-tasa % 13,5ekoa da. Halere, hitzaldi honen helburu nagusia egungo egoera soziolinguistikoak erabilerari ezartzen dizkion berezko mugak azaltzea izan da. Euskaldun elebidunak, nolabait esateko, jarrera militantea hartzen ari gara gero eta nabarmenkiago, beraz, erabilpenak gora egiteko bide bakarra oinarriak aldatzean datza, dio Txillardegik.
Euskara erabili ezinak sor ditzaken eragin emozionalari buruz aritu da Maria-Jose Azurmendi. BAT Soziolinguistika aldizkariaren zuzendariak, erabilpenaren zailtasun eta erraztasunen ondorio psikoemozionalei buruzko hitzaldia eman du. Euskaldunen portaera ulertu arazteko gaztelania eta frantsesa lurralde berean guztiz osoak izateak euskal hiztunari arlo psikologiko-praktikoan izan dezaken eragina esplikatu du.
Bestetik, Behatokiak azken bost urteotan jasotako errealitatearen berri eman du. Hain zuzen ere, zuzendariak hiztunek hizkuntza erabiltzeko izan ohi dituzten oztopoak jakinarazi ditu. Hizkuntz Eskubideen Behatokiak urtero egiten duen diagnosietan herritarrek egindako testigantzak izan dira hitzaldiaren oinarri.
Era berean, AEKk euskalduntze alfabetatze prozesuaren garrantzia azpimarratu du en castellano, por favor jardunaldietan. AEKren eskutik euskalduntzeak erabilera politikan duen eginkizuna jaso dugu.
Halaber, euskara elkarteen esperientziari buruz mintzatu da Karmen Irizar, Topaguneko lehendakaria, euskararen erabilera lantzeko programei buruz aritu da. Euskararen erabileran eragiteko, euskara elkarteek hiru arlotan lan egiten dute: euskarazko zerbitzuak eskaintzen, euskaldunontzako bilguneak sortzen eta sentiberatze lana egiten. Hitzaldiaren helburua euskara elkarteen esperientzia horren berri ematea da, euskararen erabilera sustatzeko lanean, hurbiltasunean, pertsonen interesean, gozamenean eta erakargarritasunean oinarritutako eskaintza zein den aurkeztea eta hurrengo urteetarako arlo honetan dauden erronkak azaltzea.
"Onartu beharko genuke euskaldun askok, zabar eta utzikeria handiz tratatu duela euskara. Euskaldunon arduragabekeria da euskararen etsairik handiena, hau da Eusko Jaurlaritzako hizkuntza-politikarako sailburuordetzak 2005-2009 egitasmoan idatzitako aipu bat. Kontseiluak aurre egin dio argumentu honi: Erabilera areagotzea ez dago soilik hiztunen borondatezko jarreren baitan, hizkuntza-eskubideen urraketa sistematikoa bukatuko duen hizkuntza-politika berri eta egokiaren baitan baizik.
Halaber, erabilera areagotzeko momentuan zenbait arazorekin topo egiten dugula esan du idazkari nagusiak, Xabier Mendigurenek, aurkezpenean. Euskalduna ez dago legalki, politikoki, administratiboki eta sozialki egoki babestua, gaineratu du. Bestetik, ezagutza handitu gabe erabilerak ezin duela aurrera egin adierazi du Kontseiluko idazkari nagusiak, gaur egun hezkuntza sistematik 3 ikasletik 2 euskaldundu gabe ateratzen dira. Beste hainbat arazo ere aipatu ditu: corpus juridikoaren izaera ez inpositiboak egiten dituela hizkuntza-eskubideen urraketak, hiztunen hizkuntza-kalitatea areagotzeko politikarik ez dagoela, teknologia berrien munduan euskararen presentzia txikia dela, gizarte paisaia ez dagoela egoki euskaldunduta eta abar.
Beraz, erabilera zabaltzeko, hizkuntza-politika berria eskatu du Kontseiluak, ezaugarri hauetakoa:
Epe eta helburu zehatzak dituena.
Bitartekoz ongi hornitua.
Sailartekoa
Gizarteko sektore guztietara iristeko modukoa.
Administrazio nagusitik Toki administraziorainokoa.
Hizkuntza-eskubideak bermatzeko sortua.
Euskal Herriko eremu osoan aplikatzeko modukoa.
Ikuspegi osokoa.
Erabilera areagotzea helburu izango duena.
Instituzioen eta herri mugimenduaren lankidetzazkoa.
Corpus juridiko eraginkorrak babestua.
Totemismo lar.
Arlo asko ukitzen du honek analysiak eta ongi deritzot, guziak aztertzea ere ez da guti, gainera nire ustez da egin beharrekoa hori analysis zabal hori. Baina ez dudana ulertzen da ea zergatik ez da egiten -ez da nahi egin- analysia ere harago, ezen behar da ere aztertu eta analyzatu euskara bera, hizkuntzea strukturalki eta ondorioak atera eta eroan praktikara. Zergatik ez da egin nahi holako analysirik? Ote da euskarea soil tabu eta totema?
Totem: an animal or other natural object that is chosen and respected as a special symbol of a tribe or family, especially among Native Americans.
Nago ote dago an euskara mundua totemismo lar, sobera, zeina da kaltegarri oso tzat gu euskaldunok eta ere bidebatez tzat euskarea. Ote gara razionalak edo soil totemistak?