
Kataluniako Generalitateak itzulpen automatikorako duen webguneak hizkuntza-bikote berriak ipini ditu erabiltzaileen esku Opentrad partzuergoak garatutako kode irekiko Apertium teknologia usatuta
Donostia Solasean: Euskara XXI. mendean hitzaldi zikloa antolatu dute Euskararen Udal Patronatuak eta UEUk. Txema Preziado eta Ana Eizagirre EHUko irakasleak, Andoni Egaña bertsolaria eta Joxean Muñoz Tabakalerako zuzendaria izango dira hizlariak.
Urriaren 23an Elgoibarren burutu zen mintegiko jardunaldien aurkezpenak dagoeneko IMH-ko webean daude eta Igor Calzadaren hitzaldiaren bideoa bere blogean ikus-entzun daiteke.
Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak bere hamargarren urteurrena ospatu eta datozen urteotan egin beharreko ibilbidearen berri emateko, ekitaldi jendetsua deitu du datorren abenduaren 13an, 18:00etatik aurrera, Barakaldoko BEC-en. Ekitaldia dohainik izango bada ere, ordea, sarrera eskuratzea beharrezkoa da, eta gaur aurkeztu ditu Miramongo Zientziaren Kutxagunean (Donostia) gonbidapenak eskatzeko bideak: 902 82 02 40 eta Nierebanoa.com webgunea
Pasa den larunbatean Nafarroan hainbat sinatzailek publiko egin dugun agiria helarazi nahi nizueke: Euskaraz bizitzeko eskubidearen alde, ofizialtasuna orain.
Duela bi aste, urriaren 9 eta 10ean ospatutako Hizkuntza gutxituen erronkak globalizazio aroan izeneko biltzarrari buruzko zenbait ohar halarazi nahi genizkizuen. Kongresuan jorratutako gaiak eta zabaldutako materiala eskuratu nahi izanez gero, irakur itzazu informea eta hizlarien aurkezpenak UNESCO Etxeko webgunean (Powerpoint eta PDF-ak ere eskuragarri izango dituzu).
Azaroaren 13an, Zamudioko Parke Teknologikoan burutuko da EraLan ikerketa-proiektuaren Topaketa: Lan munduan nola eragin erabileran? izenburupean.. EraLan izenak adierazten duena, “laneko erabilera” da; lan munduko euskararen erabilera. Eta horren atzean, bi lan nagusi: Laneko erabileran eragiten duten aldagaien identifikazioa eta aldagai horietan eragiteko interbentzioak diseinatzeko metodologia zehaztea eta aplikatzea.
Kontseiluak abenduaren 13an BECen egingo duen ekitaldia aurkeztu du gaur Barakaldon. Ospakizuna iragartzeko kartela ere erakutsi du, ilargiko lorratza eta "Euskaraz bai" leloaren eguzkia batzen dituena, "Pauso bat harago" izenburupean.
Interes gutirekin jarraitu nuen Patxi Lopezen Euskara Askatasunean ekitaldia, Euskal Herritik kanpo nintzela, bertzeren artean. Baina geroztik sozialistek -eta bereziki Nafarroan- emandako pausoek, eta DVren ildo editorialei erreparatu diet. Hika-mika horretan interes biziz jarraitu dut Hasier Etxeberria eta Begoña Ameztoyren artekoa.
Googlek Ajax Language API delakoaren bidez ematen dituen zerbitzuen artean, testu jakin baten hizkuntza detektatzeko aukera dago, eta euskararentzako gaitasuna gehitu diote horri berriki. Googleren bilaketa aurreratuetan, ezin daiteke oraingoz diskriminatu euskara hutsezko orrietan egin dadin bilaketa, baina detekzioa egiteko gaitasuna dutenez, hori ere etor daitekeela pentsa daiteke. Hala ere, katalana askoz aurreratuago dago, eta orain, gainera, katalanezko itzulpen automatikoa azaldu da Googleren zerbitzuen artean.
Mikel Hernández Abaitua idazleak kritika gogorra zuzendu dio Euskaltzaindia txit akademia gorenari, eta egunkari edo aldizkari analogiko batean argitaratu ordez, Volgako Batelariak bloga aukeratu du plazaratzeko. Oso zentzuzko gauzak esaten ditu bertan: adibidez, batzuetan garrantzi gehiago ematen zaiela gure "literatur tradizio" laburrean agertutako kontutxoei, azken hamarkadetako erabilera zabalduago batzuei baino.
Inaki Irazabalbeitia Aralarreko hizkuntza politikako arduradunak iritzi artikulua prestatu du, PSE-EEk euskararen inguruan aurkeztu duen manifestua baloratzeko.
Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua Euskara askatasunean manifestuaren aurkezpen ekitaldian egon zen eta Patxi Lopez hautagaiari hizkuntza politika sakondu eta indartzearen beharra helarazi zion, egungo ereduak gaindituz. Gainera, PSEko idazkari nagusiarekin bilera egiteko eskaera luzatu zion, eta baiezkoa jaso zuen.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailak Ikasten.net aurkeztu du. Sarean eta doan euskara ikasteko baliabidea.
Euskaltzaindiaren Nazioarteko XVI. Biltzarra Iruñean izango da urriaren 6tik 10era, Baluarte Batzar Jauregi eta Auditoriumean. Biltzarraren gaia izango da: Pirinioetako hizkuntzak: lehena eta oraina. Entzule gisa parte hartzea librea da, baina azkar ibili, hemen izena eman behar da urriaren 2a baino lehen.