Teknologia albisteak

Diziplinarteko ikerketa-proiektuen beka (Badalab eta UEUk eskainia)

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
gaur : 09:05

UEUk eta BadaLabek ikertzaile gazteei zuzendutako diziplinarteko ikerketa-proiektuen beka deialdia egin dute. Irailaren 22ra arte egongo da eskabideak egiteko aukera.

Deialdi hau ikerketaren ibilbidean hasi berri diren ikertzaile euskaldunei zuzentzen zaie, ikertzaile gazte euskaldunei, alegia. Beka antolatzearen helburuak dira ikertzaile euskaldun gazteen arteko harremanak sendotzea eta ezagutza-arlo ezberdinetako ikertzaileak elkarlanean aritzea.

Diziplinarteko ikerketa-taldea egitea da kontua, eta honela gauzatuko da hori:

  • Gutxienez 2 jakintza-arlo desberdinetako ikertzaileak egotea: Giza Zientziak eta Artea, Gizarte Zientziak eta Zuzenbidea, Ingeniaritza eta Arkitektura, Osasun Zientziak eta Natura Zientziak.
  • Gutxienez 3 zentro edo fakultate desberdinetako ikertzaileak izatea ere eskatzen da.

Informazio zehatza hemen

Erantzun

Sartu