Teknologia albisteak

BizkaiaTech-en euskal fedibertsoaz eta gehiago

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
gaur : 09:17

BizkaiaTech aldizkarian Euskal fedibertsoari buruz elkarrizketa egin diote Abaraska taldeko Mikel Gartzia Santamariari. Aukera interesgarria ezagutzeko Bizkaiko Foru Aldundiak 2021eko kaleratzen duen agerkari hau. Lau ale dira urtero, eta udakoan etorri da fedibertsoari buruzkoa.

Gure sareak, gure legeak izeneko artikuluan, euskarazko fedibertsoaren eboluzioaren eta kudeaketaren berri ematen du Mikel Gartzia Santamariak. Berak dioenez, orain artekoa abiapuntua baino ez da, eta argi dauka: “hau gelditzeko dator, beraz, ez daukagu presarik. Hori bai, ezin dugu onartu txoko burujabe hau teknologia zaleen nitxo bat izatea. Orokortzea eta jende arruntak erabiltzea da herri gisa markatu behar dugun helburua, gauza hauek normalizatzea”. Euskal fedibertsoak bizirik jarraitzeko, garrantzitsua deritzo jendea batzeari; baina bada hori baino garrantzi handiagoa duen zerbait: fedibertsoa osatzen duten instantziak bizirik eta aktibo mantentzea, Abaraska taldeak egiten duena egun.

Gainerakoan, beste eduki mordoxka bat BizkaiaTech-en, helburu hauek bete nahi dituen hedabidean:

  • Kultura zientifiko-teknologikoa bultzatzea, jendeak uler dezan edonor izan daitekeela teknologiarekin erlazionatzeko eta beraien gaitasun kritikoa handiagotzeko gai, beti ere, beraien erabakietan libreagoak izatea lortzeko helburuarekin.
  • Berrikuntza eta berritzailetza babestea. Izan ere, etengabe aurrera doan gizarte honetan, soilik etengabeko berrikuntzaz fidatu gaitezke. Hau, nola ez, kontzientzia sozial eta ingurumenarenganako kontzientziaz lagundurik joan behar da.
  • Guztiok leku izango dugun ingurumen bat sortzea, inor atzean utzi gabe. Gure helburua, momentu batez, jendearen adina, generoa, jatorria edo letretakoak edo zientzietakoak diren ahaztea izango da.

Ezagutu BizkaiaTech.

Erantzun

Sartu