Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak bere hamargarren urteurrena ospatu eta datozen urteotan egin beharreko ibilbidearen berri emateko, ekitaldi jendetsua deitu du datorren abenduaren 13an, 18:00etatik aurrera, Barakaldoko BEC-en. Ekitaldia dohainik izango bada ere, ordea, sarrera eskuratzea beharrezkoa da, eta gaur aurkeztu ditu Miramongo Zientziaren Kutxagunean (Donostia) gonbidapenak eskatzeko bideak: 902 82 02 40 eta Nierebanoa.com webgunea
Xabier Mendiguren idazkari nagusiak hartu du hitza lehenengo. Bere esanetan, orain bi aste aurkeztu genizuen abenduaren 13an Barakaldoko BECen, Bizkaia Arena aretoan, Kontseiluak bere hamargarren urteurrenaren harira egingo duen ekitaldi jendetsua. Ospakizuna gauzatuko den lekuan bertan azaldu genizkizuen ekitaldiaren nondik norakoak eta ekitaldiaren beraren irudia izango den kartela, eta aurreratu genizuen bertaratzeko beharrezkoa izango dela sarrera-txartela eskuratzea. Esan bezala, sarrera doakoa izango baita, ez da ordaindu beharko, baina behar beharrezkoa izango da gonbidapena eskuratzea
Kontseiluak Bizkaia Arenan egingo duen ekitaldian euskararen normalizazioan Pauso bat harago
joatea esinbestekoa dela adieraziko du. Mendigurenek gaur gaineratu duenez, kartelean ikus daitekeen bezala, urrats sendoak emanez soilik lortuko dugu helburu hori. Pauso bat harago
joateko, ezinbestekoa da euskararen aldeko jarrera azaltzetik euskara erabili eta ikastera igarotzea. Horregatik berregin dugu orain arte erabilitako Bai euskarari
leloa, Euskaraz bai
bilakatuz.
Ekitaldira joateko gonbidapena bi bidetatik eskuratu ahal izango da. Jendeak ni ere banoa
esatea nahi dugu, ni ere banoa BECera
eta ni ere banoa pauso bat harago
. Horregatik sortu dugu nierebanoa.com izeneko webgunea. Bertan dagoen eskaera orria osatu ondoren, eskatzaile guztiei etxera bidaliko zaie sarrera. Eta, webgunearen bitartez ez ezik, 902 82 02 40 telefonora deituta ere egin ahal izango dute eskaera, gaineratu du Kontseiluko idazkari nagusiak.
Mendigurenek euskal gizarte osoari luzatu dio abenduaren 13an BECera joateko gonbidapena. Sarrerra lehenbailehen eska dezaten gomendatzen diegu, milaka lagunentzako tokia egongo den arren, sarrera gabe gera ez daitezen, erantsi du.
Kontseiluko komunikazio arduradun Haritz Rodriguezek, bestalde, nierebanoa.com webgunearen xehetasunak azaldu ditu eta BEC-eko ekitaldia iragarriko duen flash animazioa ere aurkeztu du. Bideoa, beste gune batzuetan ez ezik, nierebanoa.com helbidean dago ikusgai multimedia atalean. Eta nahi duenak bertatik jaitsi dezake bere ordenagailura.
Rodriguezen arabera, 902 82 02 40 telefonora deituz gero, eskatzailearen datuak jasoko ditugu eta, ondoren, emandako helbidera, alegia, etxera bidaliko zaizkie sarrerak eskatzaileei. Webguneari dagokionean, berriz, bost atal nagusi ditu. Lehenengoan, Gonbidapenak
izena duen horretan, nahi duenak formularioan eskatzen diren datuak idatziz eskuratu ahal izango ditu sarrerak. Eskabidea bete bezain pronto, e-posta helbidean berrespen mezua jasoko dute eskatzaileek. Hortik aurrera, Kontseiluak etxera bidaliko dizkie eskatutako sarrera guztiak ahal bezain pronto.
Eskabideak egiteko epea abenduaren lehen astean amaituko da, eta, beraz, sarrerak agortu baino lehen eskaria egitera animatzen ditugu herritar guztiak
Webguneko bigarren atalak Euskaraz bai idu izena, eta bertan Kontseiluak bere 10. urteurrenaren harira egindako hausnarketaren ondorio den agiria irakur daiteke. Erabiltzaileek agiri hori ezagutu eta bere atxikimendua helarazteko bidea aurkituko dute atal horretan.
Albisteak atalean, bestetik, Kontseiluaren azken berriak edaude irakurgai. Bertan jarraitu ahal izango du, nahi duenak, hamargarren urteurrenari buruzko informazio eguneratua. Multimedia izeneko sailean, berriz, hamargarren urteurrenaren eta abenduaren 13ko ekitaldiaren inguruko euskarri ezberdinak daude: flash animazioa, Kontseilua Telebistako bideoak, bannerrak, audioa eta kartela PDF formatuan eskuratu daitezke bertan, besteak beste.
Babesleen sailean, bestetik, BEC-eko ekitaldia babestu duten enpresa, hedabide eta instituzioak daude zerrendaturik, bakoitza bere irudi korporatiboarekin. Biziki eskertu nahi dugu horiek guztiek ekitaldia antolatu eta zabaltzeko eskaini diguten laguntza, esan du komuniakzio arduradunak. Azkenik, Nola iritsi izena duen atalean, Barakaldora bertaratzeko argibideak ematen dituen mapa txertatu dute.
Euskal herritar guztiak gonbidatu nahi ditugu gurekin batera pauso bat harago
eman dezaten, ni ere banoa
esanez. Hori da Bai euskarari
azaltzetik Euskaraz bai
egitera pasatzeko lehenengo urratsa. Pertsona bakoitzeko gehienez 5 sarrera banatuko ditugu. Elkarte edo erakunderen batek sarrera gehiago nahi baditu, telefonora deitu eta azaldu besterik ez du egin behar. Sarrera mugatua denez, zinez eskertuko dugu eskatutako sarrerekin BECera joatea. Ez genuke nahi inor bertaratzeko aukerarik gabe geratu dadin beste batzuek sarrerak eskatu eta joango ez direlako, gaineratu du Kontseiluko Komunikazio arduradunak.
Abenduaren 13ko ekitaldirako gonbidapena lortzeko lotura zuzena, hementxe, beste informazio gehigarri batzuekin.