Elkar Fundazioak Joseba Jaka bekarako deialdia zabaldu du, sormen lanak sustatu eta laguntzeko asmok. Iaz literatur lana sortzeko izan zen bezala, 2025eko deialdian eleberri grafikoa edo komikia egiteko proiektu bat sarituko da. Beka 10.000 eurokoa izango da. Iazko deialdian Josu Goikoetxeak jaso zuen beka, Hiltzailea eta beste ipuin batzuk izeneko lana proposatuta.
Parte hartzaile bakoitzak, ondorengoak aurkeztu behar ditu:
- Egin nahi duen sormen lanaren azalpena, 2-5 orri bitartekoa, egoki iritzitako ezaugarriak zehaztuz, hala nola, argumentua, pertsonaien deskribapena, etab.
- Ilustrazio lanaren oinarri izango den gidoiaren lagina, 5-8 orrialde bitartekoa, ez nahitaez hasierakoa, baina bai zati bakarra osatzen duena, jarraitua alegia.
- Egin beharreko ilustrazioen lagin bat, gutxienez 4-6 orrialdekoa. Horietatik gutxienez 4 erabat amaituta (testua, marrazkia, kolorea… amaierako itxurarekin).
- Egilearen izen-abizenak, helbidea, posta elektronikoa, telefonoa eta nortasun agiriaren kopia eskaneatua. (Egileei buruzko informazioa Fundazioak gordeko du erabakia hartu arte, eta epaimahaikoek ez dute jakingo haien berri).
Proiektuak aurkezteko 2025eko abenduaren 31ra arte bidal litezke helbide honetara: josebajakabeka (a bildua) elkar.eus
Informazio zehatzagoa eta oinarriak, hemen.
Erantzun
Sartu