Donostia Solasean: Euskara XXI. mendean hitzaldi zikloa antolatu dute Euskararen Udal Patronatuak eta UEUk. Txema Preziado eta Ana Eizagirre EHUko irakasleak, Andoni Egaña bertsolaria eta Joxean Muñoz Tabakalerako zuzendaria izango dira hizlariak.
Euskararen Udal Patronatuak eta Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) elkarlanean antolatu dute Donostia Solasean: Euskara XXI. Mendean izeneko hitzaldi zikloa. Hitzaldiak asteazkenero egingo dira, azaroaren 12an hasi eta abenduaren 3ra (Euskararen Nazioarteko Eguna) bitartean.
Lau hitzaldiz osatutako hitzaldi sorta honek euskararekin zerikusia duten hainbat gai jorratu eta sakontzeko aukera eskainiko du. Hausnarketarako tartea izan nahi du, euskararen iragana eta oraina ahaztu gabe, euskarak XXI. mendean izango dituen erronkei aurre egiteko laguntzeko asmotan. Aurten gainera, Hizkuntzen Nazioarteko urtea ospatzeaz gain, 40 urte dira euskara batua sortu zela. Hori guztia kontuan hartuta, hitzaldi zikloa antolatzea erabaki dute Euskararen Udal Patronatuak eta UEUk.
Hitzaldi guztien sarrera doakoa izango da. Hala ere, Euskararen Egunean Joxean Muñozen hitzaldirako aforo mugatua egongo da, eta asistentzia konfirmatu egin beharko da.
Konfirmatzeko:
Udako Euskal Unibertsitatea
943 82 14 26 (Irati)
ikastaroak@ueu.org
Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko egunean amaituko da hitzaldi zikloa. Azaroaren 12an hasita, asteazkenero hitzaldi bat egongo da:
Euskararen egunean, abenduaren 3an, hitzaldi berezia izango da:
Azken saio horretarako asistentzia konfirmatu egin beharko da 943 82 14 26 telefonora deituz edo mezu bat ikastaroak (a bildua) ueu.org helbidera bidaliz.