Sustatu logoa Teknologia albisteak

30+10 jardunaldiko hitzaldiak Interneten

edurne bilbao - imh
2008-11-06 10:11

30+10 mintegiaren helburua da hizkuntzen-kudeaketa enpresan gaia lantzea eta enpresei ezagutaraztea egun dauden praktika onak eta merkatuak eskaintzen dizkien produktu, makina eta zerbitzuak euskaraz ere erabili ahal izateko (ikusi egitaraua).

Urriaren 23an eman ziren 19 hitzaldiak dagoeneko imhko webean daude eskuragarri eta azaroaren amaierarako bideoak ere egongo dira ikusteko prest.

Hitzaldietako bat, Igor Calzadaren 2.0. hiritartasuna dagoeneko Igorrek blogetik ikus daiteke http://www.igorcalzada.com/euskara-20

Sustaturen bidez zabaldu nahi izan dugu aukera honen berri, Andoaingo Nekane Goikoetxeak proposatuta (eskerrik asko Nekane zure ekarpenagatik) 2.0.hiritartasunaren gaia euskal blogosferan partekatzeko asmoarekin.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu