
Google (edo bere enpresa matrizea, Alphabet) munstro bat da, hainbat adarrez osatua, eta badirudi bakoitza bere aldetik, hor ari direla alde guztietan adimen artifiziala (AA) sartzen. NotebookLM-rekin sorkuntzarako emandako aukera berri-berriaz gain, Veo izeneko bideo-sorkuntzakoa ere badute (Veo 3 bertsio harrigarriarekin) eta orain beste tresna bat ere publiko egin dute: Google AI Studio.
Aste honetan ere egin dugu gure zuzenekoa Twitchen eta Segura Irratian, honakoak komentatuz: Arabako ortoargazki berriak, NotebookLM tresnak orain app bertsioa daukala, eta Kaixomundua lehiaketako aurtengo edizioak zer eman duen. Honen haritik, euskal ikastetxeetan sortutako webgune interesgarriak errepasatu ditugu, hala nola Hackintza Rebels bere itxura egunkaristiko politarekin (irudian), Bizi Gasteiz, Aztarnak.eus/ eta hizkuntza aldatzeko trukotxo horrekin (komentatu duguna), baita Euskalandare.eus.
Duela ia 25 urte digitalizatu eta sareratu zen Eibarko euskarako berbak jasotzen dituen hiztegia. Denbora ez da alferrik igaro eta sareko Eibarko Euskara Hiztegi Digitala goitik behera berritu berri duCodeSyntaxek, egituraz zein itxuraz. Eibar inguruko euskararen ezaugarri linguistikoak ezagutzeko dagoen erremintarik erabilgarrienetakoa da Eibarko Udaleko Euskara Sailak kudeatzen duen tresna hau.
Udako Euskal Unibertsitatearen Inguma euskal komunitate zientifiko-intelektualaren datu-baseak 25 urte bete dituen honetan, UEUk aurtengo uda ikastaroen irekiera Ingumaren gaineko jardunaldi batekin irekiko du. Ekainaren 11n izango da, asteazkenarekin, Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitza, goizez (Ordutegia: 10:00-14:00).
NotebookLM tresna, duela aste batzuk Sustatun aurkeztu genuen AA erraminta harrigarria, mugikorrean erabili daiteke orain aplikazio bidez (Android bakarrik oraingoz). Era berean, funtzio berri bat gehitu diote, Youtubeko bideoetatik laburpena egiteko aukera.
CodeSyntax enpresak Badihardugu elkartearentzat sortutako Appa Hi aplikazioak hitano sorta berria dauka bere baitan, Bergarako hika. Era berean, datorren larunbatean Oñatin Euskaraldiaren harira antolatu dute laugarren Hika Eguna, eta han ere Appa Hi erabiliko dute.
Puntueus Fundazioak antolatzen duen Kaixomundua lehiaketaren VI. edizioa amaierara iritsi da, eta Bilboko EITBren egoitzan egin da sari banaketa ekitaldia. Aurtengo edizioak inoizko parte-hartze handiena izan du. 68 ikastetxetako 1.600 ikaslek hartu dute parte, 587 taldetan banatuta, eta guztira 273 webgune aurkeztu dira. Olatz Arbelaitz PUNTUEUSen lehendakariak azpimarratu duenez, “kopuru hauek erakusten dute lehiaketak duen eragin positiboa hezkuntza komunitatean”.
Arabako 1958ko kalitate handiko ortoargazkia digitalizatu eta geoerreferentziatu dute Eusko Jaurlaritzaren GeoEuskadi plataformarako. 0.50 metroko bereizmeneko ortoargazki zaharragoa bazegoen (1946koa), baina CETFA enpresa hegaldi fotogrametrikoa 1957 eta 1958 bitartean egin zen, eta 3.839 fotograma ditu, 1:10.000 eskalan. Horiek eskaneatu dira, eta aerotriangulazio eta ortozuzenketa teknikekin tratatu dira. Prozesu horri esker, amaierako ortoargazkiak 25 cm-ko bereizmena du, eta garaiko paisaiaren irudikapen zehatza eta fidela ziurtatzen du.
Asmoz Fundazioak eta Recreakultek arte eta kultura arloko zentsura eta autozentsura jorratuko dituzte ekitaldi adierazgarri batean
Euskaraldiaren astea dugu hau, eta gonbidapena egiten diziegu CodeSyntax-etik zuen pantailak euskaratzeko. Ordenagailuko nabigatzailerako, LehenHitza.eus webguneak esango dizu zein konfigurazio duzun, eta instrukzioak hori moldatzeko. Eta mugikorrari dagokionez, Egunean Behin jokoak emango dizu abisu hori: aurpegi berdea, euskaraz daukazu; aurpegi gorria, erdaraz daukazu, baina lasai, telefono ia guztiak molda daitezke eta instrukzioak dituzu tutorial honetan.
Bai Euskarari Ziurtagiriak urtero ematen ditu Bai Euskarari Sariak, baina aurtengo ekitaldian, erakundean bere 25. urteurrena ere ospatuko du, eta hortaz berezia izango da ekainaren 18an Donostiako San Telmo museoan egingo duten ekitaldia. Bilkuran euskararen sustapenean eragin handia izan duen ekimen baten mende-laurdena oroituko dute.
Ekainaren 5 eta 6an, Ongi Etorri Euskararen Mundura jardunaldiak (2. Harrera Jardunaldiak) antolatu dituzte Kontseiluak Bilbon, Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak.
Ikusgelak, euskarazko Wikipediaren bideo dibulgatzaileen ekimenak, eguneroko bizitzako gertaeren azalpen zientifikoa emango duten atala hasi du gaur: Zergatik Gertatzen Dira Gauzak?
Atzo hasi zen Euskaraldiaren ariketa masiboa, Euskal Herri osoan, eta milaka lagun aldi berean arituko beste 10 egunez dira hizkuntza ohiturak aldatzeko saiakeran, txapa paparrean asko. Herrietako batzordeek askotariko ekimenak prestatu dituzte eta Euskaraldiaren antolakuntzak sorta bat nabarmendu du (jarraian testua). Paraleloan, datorren astelehenetik, Egunean Behin jokoa babestuko du Euskaraldiak eta han ere ariketatxo bat proposatuko zaizue.
Atzo egindako zuzenekoan (ohi bezala, Twitchen eta Segura Irratian) erakutsitako bi kontu hor irudian, Katedra pilota aplikazioarekin pronostikoak egin genituen ea buruz burukoan asmatzen dugun, eta ChatGPT erabili genuen aholku psikologikoa jasotzeko. Galdetu diogu: "Kaixo, gaur pixkat goibel nago, lagunduko didazu?"; eta berak erantzun, "Bai noski, hemen nago laguntzeko (...) Zure ondoan nago." Adimen artifiziala truko edo joera emozionalekin nahasteko arriskuaz aritu gara horren harira.