Espainiako osasun ministerioak, gaixotasun kronikoentzako 2025-2028 izendatu duten planean patologia berriak sartzea erabaki dute: polioaren ondorioak, min kroniko ez-onkologikoa eta Covid iraunkorra. Azken honen inguruan, pandemia izan eta 5 urtera, gaixotasun benetan gaizto eta larria delako azterketak ugaritzen ari dira. Horietako batzuei erreparatu diegu artikulu honetan.
Gaia jarraitzen ari den aktibista bati irakurri diogu azken hilabete parean ikerketek detaile kezkagarri asko azaleratzen ari direla Covid iraunkorraren inguruan. Buruko funtzioen ahultzearekin zerikusia duten sintomak aurkitu dituzte hainbat ikerketa dokumentatutan. Aktibista honen iritziz, honela ikusi beharko genuke Covidaren SARS-CoV-2 birusa: "Hau da birus neuro-inbdaitzaile bat, eta harrapatzen duzun bakoitzean, zure burmuina pixkanaka degradatzen du, zure trebeziak kaltetuko ditu, eta zure bizitza kalitatean betiko eragin. Agian arreta gehiago jarri beharko zenieke birusaren itzulera ziklikoei, multzo handiak ebitatu, eta maskara sarri erabili".
Adibideko ikerketa horietako batzuk:
Epe luzeko kalte neurologiko potentzialak Covida gainditu duten gaixoen artean, "materia zuriaren konplexutasun egiturazkoan" aldaketak izaten direlako: https://www.frontiersin.org/journals/neurology/articles/10.3389/fneur.2025.1580262/abstract
Sintoma neirologikoak sugari aztertutako gaixoen artean: .Nekea %43.3, memoria akatasak %27.8, arazo kognitiboak %27.1, loan eragina %24.4, kontzentrazio arazoak % 23.8, burukominak %20.3... https://bmcneurol.biomedcentral.com/articles/10.1186/s12883-025-04174-9
Bereziki epe luzeko memorian eragiten duela dioen ikerketa. https://www.sciencedirect.com/science/article/pii/S0010945225001583
Erantzun
Sartu