Azpeitiko Udalak bere webgunea berritu du. Azpeitia.eus eguneratuan erabiltzaileei nabigazioa errazteko eta informazioa modu argiagoan eskaini ahal izateko. Atari berriak egitura garbiagoa, edukiaren antolaketa intuitiboagoa eta diseinu erakargarriagoa ditu.
Codesyntax enpresak garatu du Azpeitia.eus berritua. Teknikoki nabarmentzeko kontu bat, funtsean elebakarra dela eta Elhuyarren Elia itzultzaile neurinalarekin funtzionatzen duela. Ez da itzulpenik gordetzen, baina hizkuntza aukerei eman, eta webguneko eduki osoa itzultzen da, interfazeko parteak barne: goiburuak, menua, oin-oharrekoak eta abarrak.
Webgunea gailu mugikorretara egokitutako diseinua du. Are gehiago, telefono mugikorren bidezko nabigazioa erdigunean jarrita egin du garapena Codesyntaxek. Udalak 2023an berritu zuen irudi korporatiboa, eta identitate bisual hori hartu da kontuan webgune berriaren diseinuan ere.
Udalaren zerbitzuen berri modu zabalean ematen du atari berrituak, eta tramite ugari egin daitezke haren bidez (ordainketak, aretoen erreserbak, dirulaguntzen eskaerak…). Pixkanaka, udalak aukera berriak ere jarri nahi ditu martxan webgunearen bidez, hala nola izen-emateak, artxiboko argazki zaharrak kontsultatzeko aukera…
Erantzun
Sartu