Teknologia albisteak

Kontseiluaren adierazpena: "Egoera larria da"

Sustatu
2025-07-24 : 18:51

Joan den asteko euskararen kontrako Espainiako Gorenaren erabakiaren ondoren, Euskalgintzaren Kontseiluak agerraldia egin du gaur Bilbon, adierazpen publiko baten berri emateko. UEMAk 'Euskararekin bat' lelopean egindako kontzentrazioen ondoren, oldarraldi judizialaren kontrako beste agerpen bat, zeinean euskararen eta euskal erakundeen autogobernuaren aldeko erantzun bateratua eman duten 200dik gora alkatek eta udal hautetsik (alderdi eta sentsibilitate desberdinetakoak, Bilbon izanik bertako alkatea egon da lehen lerroan adibidez), EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren aurrean egindako agerraldian.

Publizitatea

RNE irrati publiko espainiarra podkast entzungailu libreak blokeatzen hasi da

Sustatu
2025-07-24 : 09:08

Zenbait erabiltzaileren kexuen ondoren, eta AntennaPod aplikazioaren garatzaileek konprobatu ahal izan dutenez, Radio Nacional de Españak ez ditu jada bere podkastak modu irekian RSS bidez guztientzat eskaintzen, eta blokeatu egiten ditu zerbitzu batzuk nahita. RNEren jabe RTVE erakunde publikoari galdetuta, onartu dute nahita egiten dutela, eta aitzakia sorta batekin erantzun dute.

Fidatzen gara zientziaz, baina eszeptikoak (oldarraldi antizientifikokoak) ez dira gutxi

Sustatu
2025-07-23 : 08:41

Uda hasieran Espainiako FECYT fundazioak (Zientzia ministerioari atxikitako Zientzia eta Teknologiarako Fundazio Espainiarra) zientzia eta teknologiaren inguruko gizarte-pertzepzioaren inkesta argitara eman zuen, 2024ko datuekin, eta 2022ko lehenagoko inkestarekin erkatuz datuak. Bi euskal dibulgatzaileren bidez egindako datu horien irakurketa dakarkigu hona.

Covid iraunkorra, eta ustez gainditutakoa bera ere, arazo neurologikoen iturri

Sustatu
2025-07-22 : 10:25

Espainiako osasun ministerioak, gaixotasun kronikoentzako 2025-2028 izendatu duten planean patologia berriak sartzea erabaki dute: polioaren ondorioak, min kroniko ez-onkologikoa eta Covid iraunkorra. Azken honen inguruan, pandemia izan eta 5 urtera, gaixotasun benetan gaizto eta larria delako azterketak ugaritzen ari dira. Horietako batzuei erreparatu diegu artikulu honetan.

Adimen Artifizialeko tresnen erabilera praktikorako gida bat euskaraz

Sustatu
2025-07-21 : 09:20

Lehengoan aipatu genuen nola Elhuyarrek, Eusko Jaurlaritzaren enkarguz, gida bat sortu zuela hezkuntza-eremuan Adimen Artifiziala (AA) lantzeko. Orain, beste gida bat sortu dute, barne kontsumokoa, Elhuyarko langileei zuzendua, baina gure komunitatearentzat ere erabilgarria izan daitekeelakoan, publiko egin dute. Eskerrik asko Elhuyar.

WeTransferri agur esanez gero, PuntuEus-ek jartzen digu eskura alternatibetako bat

Sustatu
2025-07-18 : 15:14

Atzo Twitchen eta Segura Irratian egin genuen zuzenekoan, WeTransfer zerbitzuaren erabilpen-baldintza aldaketa gaizto samarra komentatu dugu; eta nola alternatibak dauden, adibidez Tori.eus zerbitzua euskaraz. PuntuEus-ek jarri du martxan hain zuzen Tori.eus, eta domeinu euskaldunaren kudeatzaileak euskararen presentzia digitalaz emandako azken datu nolabait optimistak ere tratatu ditugu saioan.

UEMAk 118 herritan elkarretaratzeak deitu ditu bihar eguerdirako 'Euskararekin bat' lelopean

Sustatu
2025-07-18 : 09:50

Auzitegi Gorenak astean jakinarazitako euskararen kontrako epaiaren aurrean, UEMAk deia egin du larunbat honetan, uztailaren 19an, 12:00etan, bere partaide diren udalerri euskaldunen udaletxeen aurrean elkarretaratzeak egiteko, Euskararekin bat lelopean. Deialdi horiekin bat egitera deitu dituzte euskalgintzako eragileak eta herritarrak ere. Udalerrien zerrenda hemen, 118 udaletxe horietako batera gerturatu nahi bazenute.

Gaur izango da Izaskun Ellakuria kazetariaren hileta

Sustatu
2025-07-18 : 08:47

Gaur uztailak 18, ostiralez, arratsaldeko 18:00etan, izango da Izaskun Ellakuriaga kazetariaren hileta, Iurretako elizan. Herenegun hil zen, 53 urterekin. Gerediaga Elkarteko komunikazio arduraduna izan zen zenbait urtez, Durangoko Azokaren komunikazio eta Marketinaren erantzulea eta Bizkaia Irratiko esataria.

Auzitegi Gorenak baliogabetu dituen euskararen aldeko neurriak zehatz azalduta

Sustatu
2025-07-17 : 13:21

2023an EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak baliogabetu egin zituen EAEko toki-erakundeetan hizkuntza ofizialen erabilera instituzionala eta administratiboa araitzeko Jaurlaritzak atera zuen 2019ko dekretua (179/2019 delakoa). Vox alderdiak helegitea jarri eta epaileek puntu mordo bat atzera bota zituzten. Jaurlaritzak helegitea aurkeztu zuen, eta aste honetan goragoko instantziak, Espainiako Auzitegi Gorenak erabaki du: lehendik baliogabetutako ia guztia, ondo baliogabetuta dagoela. Hemen ezin du arautu udal batek edo Jaurlaritzaren erakunde batek ezta lehen hitza ere euskaraz ezartzea jendeari erantzutean. Euskararen kontrako oldarraldiaren urrats honek zer baliogabetzen duen ikus dezagun jarraian.

Fitxategi handien transferentziarako alternatibak (WeTransferrekoa ikusita)

Sustatu
2025-07-17 : 09:16

WeTransferren baldintza berri gaiztoen aurrean, alternatibarik? Bai, pare bat, edo bien arteko konbinazioa. Enkriptazioa edo/eta Tori.eus zerbitzu euskalduna erabiltzea.

 

WeTransfer: erabilpen baldintza berri ez oso fidatzekoak

Sustatu
2025-07-16 : 09:05

Hautsak harrotu ditu azken orduetan Interneten WeTransfer zerbitzu oso praktiko eta erabiliak iragarri dituen erabilpen baldintza berriek, abuztuan jarriko direnak indarrean. WeTransfer da oso fitxategi (edo fitxategi multzo) handiak bidaltzeko modu bat. Ez dira kabitzen e-posta zerbitzuetan, baina kargatzen dituzu WeTransferrera, eta handik esteka bidaliko diote jasotzaileari, zeinak lortuko du zure bidalketa horrela. Kontua da baldintza berriek diotela bidalketan kargatzen duzuna "betiko" erabiltzeko eskubidea izango duela WeTransferrek beren "zerbitzua hobetzeko". Jendeak zera ulertu du logikoki: zure bidalketa pribatuak Adimen Artifiziala trebatzeko, eta beste edozertarako, erabili ahal izango dituztela. Kontuz beraz.

Artelanetako emozioen eta historia ekonomikoaren arteko korrelazioa

Sustatu
2025-07-15 : 10:07

AEBetako erakunde batek, National Bureau of Economic Research delakoak, artelanen eta egoera ekonomikoaren arteko erlazioa aztertu du. 630.000 iruditako datubase batean adimen artifiziala (edo ikasketa automatikoko algoritmoak) aplikatu dute, eta bai, ekonomistek ondorioztatu dute artelanek transmititzen dituzte emozioen eta faktore ekonomikoen artean korrelazio benetakoa dagoela.

51.500 lagunekin osatu da Egunean Behinen 18. denboraldia

2025-07-15 : 09:16

51.000 erabiltzaile pasatxo izan ditu bere 18. denboraldiak Egunean Behin jokoan. Hamaika asteko denboraldi bat izan da guretzat, jokoak sei urte bete dituen urtean. Denboraldia Gipuzkoako Foru Aldundiak, Ipuskoa 1025 - 2025 ekimenare kudeatzaileak babesten du, eta haren izenean banatuko ditugu orain denboraldiko sariak, elebista bat eta telefonoak lehen hiruentzat, eta aurikularrak zozketaz bi lagunentzat.

Euskararen presentzia digitala hazten ari da, PuntuEus behatokiaren arabera

Sustatu
2025-07-14 : 10:50

PuntuEus domeinuaren kudeatzaileak PuntuEus Behatokia izeneko datu-biltegia ere martxan du azken urteetan. Berriki, 2024an egindako neurketen emaitza argitaratu dute. Azterketa horren arabera, Euskal Herriko webguneen %15,02k eskaintzen du edukiren bat euskaraz. Datu hori aurreko urteko %14tik gora doa, eta joera positiboa erakusten du, nahiz eta hazkundea oraindik motela izan. Horrek erakusten du euskararen erabilera digitalak aurrera egiten duela, baina erronka nagusitzat mantentzen dela.

Norantz doa euskara? atzeraldi arriskutsu baterantz

Sustatu
2025-07-12 : 08:58

Txosten mardula egun du Siadeco ikertegiak, "Norantz doa euskara? Hego Euskal Herria 2036 proiekzio demolinguistikoa", eta irakurketa negatiboa da oso. UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen eskariz egindako txostena aste honetan aurkeztu dute, eta ondorio nagusia da, 1960ko hamarkadatik XXI. mendearen hasierara arte euskara biziberritu zen bezala, orain, berriz ere atzeraldian sartuta gaudela, egoera arriskutsuan, datuek erakusten dutenez

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››