Adimen artifizialaren (AA) eragina gero eta nabarmenagoa da Interneten bilatzen eta aurkitzen dugun edukiaren auzi funtsezkoan. Bilaketa da oraindik 2025 honetan Interneten informazioa edo edukia topatzeko modu nagusia, baina AAk gero eta "bitartekaritza" handiagoa egiten du hor. Jakina da bilaketaren erdiguneko tresnak, Googlek, AA modua edo laburpen esplizituak eskaintzen dituela orain bilaketa askotan, eta horrek badirudi klikak aurrezten dizkigula (Googlek dio ezetz, klik eta informazio txukunagoa ematen duela hori, sinets ezazue!). Baina horretatik gain, bi ikerketa edo datu jakinarazi dira berriki: batetik, Interneten dagoen edukiaren erdia baino gehiago AAk sortutakoa da jada, gizakiek sortu dutena baino gehiago, alegia. Bestetik, Wikipediak, bilaketa eta informazio atzitzearen bidez baliabide nagusietakoa denak, jakinarazi du 2025 honetan bere trafiko globala %8 jaitsi dela, eta uste dute badakitela zein den motiboa.
"Belaunaldi berri euskaldunak eta teknologia" goiburua duen mahai-ingurua antolatu dute Eibarko Udalak, Akebai elkarteak eta Udako Euskal Unibertsitateak (UEU), euskararen eguneko hamabostaldiaren baitan kokatu dutena. Azaroaren 18an izango da, asteartearekin, UEUren egoitzan, Eibarko Markeskuan.
'Emergent Sovereignties' Nazionalismoa Ikertuz nazioarteko kongresua egingo da Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Parte Hartuz ikerketa taldeak antolatuta, datorrebn azaroaren 27an eta 28an, Bilboko Bizkaia Aretoan, Kongresuak estaturik gabeko nazionalismoen nortasun, lurralde eta estatu-eraikuntzak aztertuko ditu.
Enarak bere azken eleberria kaleratu eta jarraian, Bernardo Atxagak zenbait aurkezpen egin ditu, eta elkarrizketa batzuk eskaini ere bai. Liburua kontestuan jartzeko pistak eman ditu autoreak horietan. "Hau da testu azkendar bat", esan du Atxagak, aurretik ere eleberrigintza utziko zuela esan arren, oraingoan agur esplizitu batekin itxiz liburua: eskertza bat bereziki Asun Garikano emazteari,, despedida xume eta isil bat, gutun baten forman. "Eskerrik asko, eta agur". Besteak beste, Erlea aldizkaria nola landu zuten, eta nola amaitu zen proiektu hura 2018an, hura mingarri izan zitzaiola-eta, horri erreferentzia egiten zaio liburuaren amaiera horretan.
2025eko Dantzan Topaketak azaroaren 22an, larunbata, izango dira; Eibarko UEUren egoitzan (Markeskua). Dantza hezkuntzan, dantza eta generoa edota irakasleen gaikuntza sistema izango dira, besteak beste, aurtengo topaketetako hizketagaiak. Antolatzaile: Dantzan.eus. Doan baina plaza mugatuekin, eman izena hemen.
Twitterren aspalditik zeuden, eta haren klon ezagunean, Blueskyn, hasieratik egon ziren: aipu erako txioak, erantzun edo bertxiotik aparte, norberaren iruzkinarekin beste norbaiten txioa komentatzeko aukera. Mastodonen ez zegoen hori egiterik bertako txioekin (tut edo toot terminologia puristan), baina azaro honetan etorri da gehikuntza 4.5 bertsioarekin. Herenegun aplikatu zuen berrikuntza Mastodon.eus euskal instantziak.
PuntuEusek eta Izarkom telekomunikazio kooperatibak lankidetza-hitzarmena sinatu dute. Euskara, komunitatea eta teknologia propioetan oinarrituriko digitalizazioa sendotzea da helburua. Akordio honen bidez, bi erakundeek euren indarrak batuko dituzte euskarazko eta komunitatean oinarritutako digitalizazioa sendotzeko, eta teknologia propioetan eta euskararen presentzia digitalean oinarritutako proiektuak garatzeko.
«Nora zoaz eskual semea, arma hori eskutan?», galdetu zuen Gorka Knörrek. Arabako kantaria Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako herrietan barna ibili zenean, txunditurik gelditu zen herriko plazan edo eliza atarian edo beste leku zentral batean ikusi zuenarekin... Morts pour la Patrie monumentu haiek guztiak, izenburu horrekin eman zuen abestiarekin.
Kimu "euskarazko hizkuntza eredu txikia" aurkeztu genizuen lehengoan, baita probatu ere zuzenean gure Twitch eta Segura Irratiko saioan. Erabiltzailea sorturik, web bertsioa, AA berriketa modua probatu dugu orain, eta oso txukuna iruditu zaigu. Orai enpresak sortutako adimen artifizialeko (AA) tresna da Kimu.
Jokoteknia Bideojokoen Euskal Jardunaldiaren zortzigarren edizioa egingo da datorren larunbatean, azaroaren 15ean Euskararen Etxean, Bilbon, 09:45etik 13:00etara. Antolatzen dute elkarlanea Azkue Fundazioak eta Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren babespean lan egiten duen Game Erauntsia Elkarteak.
Sare sozialetan edukia algoritmikoki kontrolatzeko ahaleginak gero eta nabarmenagoak dira X/Twitterren eta ustez haren alternatiba jatorragoa den Blueskyn. Edukia bideratzeko algoritmoek, enbutu baten eran zuren pantailara biderarzen dutenak, gero eta jite kontrolatuagoak dituzte. Muturreko edukia eztarritik behera sartzeko, edo ustez kontrakoa egiteko (muturrekoa ebitatzeko adimen artifiziala erabiliz), norberak ez aukeratzea eta haiek zure partez edukia hautatzea da kontua.
Torrekua elkargunean topaketa antolatu dute datorren asterako sare sozialen inguruan. Goiburu hau jarri diote: "Zer geratzen da sozialetik sare sozialetan? Ekintza kolektiborako estrategia berriak". Eta artikulu honen izenbururako atera dugun pasarte interesgarria deialdian: "Sare komertzialen kolapsoa aukera bat da burujabetza digitalerako bidea berreskuratu eta teknologia askeago, anitzago eta feministagoak arakatzeko." Datorren ostegunean, azaroak 13, arratsaldez Torrekua zentroan, Errenterian, 18.00etatik 20.00etara.
Euskalgintzaren Kontseiluak "Euskaltzaleon garaia da" izenburuko adierazpena aurkeztu zuen atzo Arantzazuko Santutegian egindako ekitaldian. Hainbat alorretako euskaltzaleek sinatu dute adierazpena. Agiriak dio: "Itxaropenerako dei hori egitera gatoz berriro Arantzazura, Pizkunde horren parte izandako hainbat euskaltzale lagun hartuta. Euskaltzaletasunaren itxaropena zabaltzera, euskaltzaleon garaia dela esatera. (...) Baina itxaropena ez da zain egotea. Itxaropena, euskaltzale horiek denek erakutsi diguten bezala, egitea da. Beraz, ekiteko garaia da."
Metaren negozioaren ehuneko handi bat iragarki iruzurtiak esplotatzean datza, Reuters agentziak argitaratu duen ikerketa baten arabera. Instagram, Facebook eta Whatsapp dira Metaren jabetza nagusiak, eta horietan erakusten dizkizuten iragarkiekin egiten du negozioa nagusiki.
Euskarazko Wikipediaren azken hilabeteotako proiektu batek, Euskal Herriko historia 100 objektutan delakoak, podkasta eta komikiak estreinatu ditu, 100 objektuen zerrenda osatu ondoren. Ehun objektuen zerrenda osoa eta objektu bakoitzaren fitxa ehunobjektu.eus webgunean daude ikusgai.