Teknologia albisteak

CodeSyntax

Erabiltzailearen aurpegia

Internet services. CMS's, mastery of Twitter streaming handling. Python programming: Plone, Django.

Erabiltzailearen artikuluak

Alternatiben Herriaren gida, Mugikaria aplikazioan

2015-10-21 : 17:40

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta deritzon elkarte-multzoak Alternatiben Herria izeneko ekitaldi anitza antolatu du Bilbon datorren larunbatean, hilak 24. Hainbat eremutan banatuta, egitaraua oso zabala da. Horren kontsulta erraztu dezake Mugikaria aplikazioari gehitu diogun atal berezituak.

Euskal txiolarien Rankingak esparruka, UMAPen

2015-10-07 : 08:47

UMAPen 5 urte daramatzagu Twitterreko euskarazko jarduna jaso eta aztertzen. Besteak beste, euskal txiolarien zerrenda eta rankinak ere plazaratzen ditugu. Gaurtik aurrera, zerrenda horiek sektoreka kontsultatzeko aukera gehitu dugu: Hedabideak, Administrazioa, Enpresak, Norbanakoak, eta abar. Euskal komunitatearen itxura zabalagoa emateko asmoz. 

#Euskaldunízate, lehiaketa bat sariekin Tribual joko-aplikazioaren barruan

2015-09-08 : 13:20

Donostiako Euskaltegi Sarearen matrikulazio kanpainaren barruan, sustapen ekintza bat antolatu da: joko edo lehiaketa berezi bat Tribual aplikazioan, sariekin, hilabete amaierara arte.

1

CodeSyntaxek Euskal Encounterreko hackathoi batean parte hartuko du app bat garatzen

2015-07-22 : 10:01

CodeSyntax-ek Euskal Encounter topaketa informatikoan parte hartuko du bihar eta etzi, bertan antolatu den Kazetaritza Hackathoian, non Mugikaria albiste aplikazioaren erdarazko bertsio bat garatuko dugun.

TPO: Jimmy Walesen sare sozial berria

2015-07-21 : 15:52

Jimmy Wales Wikipediaren sortzaileak sare sozial berri bat ireki du. Horretarako eredu moduan Twitter hartu dute eta izena emateko irekita dago zerbitzua.

Europython 2015, astebetez Bilbon

2015-07-19 : 08:55

Asteari ekitearekin (uztailak 20)  hasiko da Bilbon 2015. urteko EuroPython [1] konferentzia, astelehenetik igandera arte. Astebetez Bilbo Python munduaren zentroa izango da, ere bai. CodeSyntax enpresa babesleen artean dago, eta hitzaldi batekin presentzia ere izango dugu bertan.

Mugikaria hedabide bilakatu da, Etzi.pm eta Gananziaren laguntzarekin

2015-06-22 : 12:34

Gaurdanik, Mugikaria hedabide bat ere bada. Aurtengo otsailean kaleratu genuenetik, gailu mugikorrretarako albiste-aplikazio soila izan da, baina zerbait gehiago da. Bere xumean, mugikorrerako lehen euskal "hedabide natiboa" da (ez erdaraz ez euskaraz, ez dugu uste aurrekaririk dagoenik). Sarean komentatu den aktualitatearen laburpenaz gain, bi atal berri ditugu menuan: Saretik jasoko ditugun artikulu osoak (eduki libreak, jakina), eta Eduki Esklusiboak. Hauetan Etzi.pm eta Gananzia agerkariek kolaboratuko dute.

Tribual, euskaldunon tribuaren galdera-jokoa

2015-06-15 : 10:41

Trivial estiloko galdera-erantzunen jokoa da Tribual, Android plataforman garatua eta gailu mugikorretan erabiltzeko aproposa. Dagoeneko badira hilabete batzuk Tribual jokoaren lehenengo bertsioa sareratu genuena. Harrezkero 2000 lagunek jaitsi dute, eta ia-ia 300.000 partida jokatu dira. Jokoak, gainera, GipuzkoaApps saria ere irabazi zuen. Oraingo honetan, jokoaren bigarren bertsioa aurkezten dugu: teknikoki hobetua, galdera gehiagorekin aberastuta, eta eleanitz bihurtuta. Izan ere, hemendik aurrera, euskaraz ez ezik, gaztelaniaz eta ingelesez ere jokatu ahal izango baita Tribualen.

1

Sustatu argazki-artxibo gisa: Argazkiak.org-en integrazioa webgune honetan

2015-03-13 : 12:22

Aukera berria duzue gaurdanik Sustatuko erabiltzaileek. Edukia gehitzeko aukeretan, fitxa berria duzue, Argazkia kargatzekoa, eta hortik irudiak igo daitezke. Aukera hau, Argazkiak.org webgunea Sustatun integratzearen ondorioa da.

2

Mugikaria: albiste aplikazio mugikor berria euskaraz

2015-02-24 : 10:34

Euskarazko albiste-aplikazio bat aurkezten dugu gaur: Mugikaria (Android / iOS). Mugikor eta tabletetarako egina, eguneroko bi ediziotan euskaraz sarean sortzen diren albisteez informatuko zaitu.

Euskarazko aplikazio mugikorren bilduma egiten duen webgune berria: App.eus

2015-01-17 : 12:57

Euskarazko aplikazioen bilduma izango da webgune berri hau, App.eus. Dozenaka aplikazio aurkitu ahal izango dituzu bertan: gehienak Android sistemakoak, horixe baita zabalduena dagoena merkatuan.

"Librecon" kongresua izan da Bilbon, teknologia eta jakintza libreak mintzagai

2014-11-20 : 11:32

Joan zen astean kongresu handia izan genuen Bilbon, Open Source sektorearen eta teknologia irekien inguruko gaiak landu zituen Librecon2014. ESLEk (Euskadiko Software Libreko Enpresen elkarteak) eta ASOLIFek (Españako software libreko enpresen federazioa) antolatuta, 1500 lagun bildu ziren bi egunez teknologia libreen inguruan solastu, hausnartu eta eztabaidatzeko. Hona hemen bertan jazotakoaren kronika.

Azkar ibili: 3 egun baino ez dira falta LIBRECON-erako

2014-11-09 : 09:37

Hiru egun baino ez dira falta azaroak 11an ESLE software libre eta ezaguera irekiaren enpresen elkarteak teknologia irekien inguruan antolatu duen LIBRECON bi eguneko ekitaldia abian jartzeko.

Wattio enpresaren negozio eta produktuaz ikasi dugu Betor hitzaldian

2014-11-06 : 10:24

Wattio enpresako finantza arduradun Telmo Sexmilok eman zuen atzo Betor hitzaldia, Hernaniko Orona enpresaren eraikin ikusgarrian. Domotikaren inguruan Euskal Herrian sortutako enpresa berritzaile honen berri eman zigun Sexmilok, eta bere produktu interesgarrien funtzionamendu eta ezaugarriak azaldu zizkigun.

LibreCon 2014, negozio eta teknologia irekien konferentzia Bilbon

2014-10-21 : 15:28

Euskadiko software libre eta ezaguera irekien enpresen ESLE elkarteak antolatuta, datorren azaroaren 11n eta 12an LibreCon 2014 ospatuko da Bilboko Euskalduna Jauregian. ESLEk antolatu duen bi eguneko ekitaldian 2.000 profesional, 500 enpresa eta erakunde, eta 120 ponente baino gehiagoren parte hartzea espero da.

Wattio enpresako Telmo Sexmilo, azken Betor hitzaldian

2014-10-17 : 11:12

Aspaldian geroz eta gehiago entzuten ari gara Gauzen Interneta (IoT, Internet of Things) kontzeptua. Sarera konekatuta dauden sentsore eta aparailuengan eragina eduki dezakegu distantziara gure telefonoa erabiliz. Negozio handia dago honen guzti honen atzean, Google-ek Nest erosteko erabilitako dirutzan ikus daitekeen moduan.

Tribual jokoan berrikuntza: Tribuak, jakintza edo interes esparruen arabera

2014-10-09 : 12:17

Mugikorretarako Tribual lehiaketa-jokoan berrikuntza gaur: Tribuak ditugu orain. Aldez aurretik baduzu instalatuta, bertsioa eguneratu ondoren, goialdean ezarri dugun menu aukera berrian klikaturik aurkituko dituzu tribuak. Oraindik ez baduzu Tribual zure Android mugikor edo tabletean, hemendik instalatu dezakezu eta jokatzen hasi.
 

Tribual, euskaldunon tribuaren jokoa, mugikor eta tabletetarako

2014-07-10 : 16:19

CodeSyntax-ek bere lehen aplikazio mugikorra jarri du gaur merkatuan: Tribual. Joko bat da, euskaraz, dohainik. Oso mekanika erraza du, eta bakarka jokatzen den arren, partida bakoitza bi laguni bidaltzen zaio, beraz badu lehia osagarri bat ere. Probatu, ea zer iruditzen zaizuen. Tribual Android plataforman dago garatua, Google Play bisitatuz instalatu dezakezu telefono adimentsuan edo tabletean.

Kontuak Garbi Azpeitiko Udalean

2014-07-07 : 09:23

Azpeitiko Udalak urrats berri bat eman du transparentziarako bere bidean, Kontuak Garbi ataria publikatuta (azpeitia.net udal webgunetik ere atzigarri). CodeSyntax enpresarekin elkarlanean garatu du zerbitzu berria Azpeitiko Udalak.

Iurgi Arginzonizen ingeniaritza lezioa, Betor hitzaldian

2014-06-27 : 19:37

Atzo arratsaldean BETORren ekitaldian Iurgi Arginzoniz izan genuen. Fon enpresako ingeniaria, bertan lanean 9 urtez (32 ditu), telekomunikazio ingeniaria, gernikarra... Gramofon proiektuan egindakoarekin, ingeniaritza lezio bat eman zigun.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››