Teknologia albisteak

Euskal txiolarien Rankingak esparruka, UMAPen

Erabiltzailearen aurpegia
2015-10-07 : 08:47

UMAPen 5 urte daramatzagu Twitterreko euskarazko jarduna jaso eta aztertzen. Besteak beste, euskal txiolarien zerrenda eta rankinak ere plazaratzen ditugu. Gaurtik aurrera, zerrenda horiek sektoreka kontsultatzeko aukera gehitu dugu: Hedabideak, Administrazioa, Enpresak, Norbanakoak, eta abar. Euskal komunitatearen itxura zabalagoa emateko asmoz. 

Twitterreko euskal komunitatea bistaratzeko helburuarekin sortu genuen UMAP Codesyntaxen. Hainbat galdera genituen orduan: zenbat gara Twitterren?, zenbateraino txiokatzen dugu euskaraz?, zertaz?... Eta horiei guztiei erantzuteko asmoz, Twitterreko jarduna bildu eta aztertzen hasi ginen. 

Jarraipen horri esker, euskaldunok Twitterren dugun jardunaren argazkia ateratzen saitu gara: zenbat txiokatzen dugun euskaraz, zeintzuk diren joerak, zeintzuk gehien banatzen ditugu iturriak,.... eta baita zeintzuk diren euskal komunitate horretako txiolari nagusiak ere. Jarraituenak, eragin handikoenak.

Orain arte, txiolari guztiak zaku berean sartu ditugu, baina aste honetatik aurrera, txiolarien zerrenda edo ranking hori esparruka ere bistaratuko dugu. Esparruen aukeraketa erabat subjetiboa da, noski; hauexek definitu ditugu:

Esparrukako zerrendetaz gain, erabiltzaile-kopuruaren araberako rankinak ere aktibatu ditugu esparru bakoitzarentzat (eta orokorra). Ez baita berdina kontu baten erabiltzaile-kopuru totala, eta kontu horrek euskaldunon artean (eta euskaraz) daukan eragina.

Kontu bakoitzaren identifikazio automatikoa ezinezkoa zaigu gaur gaurkoz, eta eskuzko lana hartu dugu sailkapen berriak egiteko. Txiolari guztiak eskuz etiketatzeko lanik ere ezin izan dugu hartu, baina bai zerrendetan aurrean dabiltzanak, Umapeko ranking orokorrean aurreneko 1000 postuetan daudenak. 

Esan bezala, esparruak zehazteko orduan irizpide erabat subjetiboak jarraitu ditugu; eta txiolariak esparru batean edo bestean sartzeko orduan ere, antzera. Aukeratutako sektoreen arteko mugak oso nabarrak dira sarri askotan, eta txiolari asko kontu batean baino gehiagotan sar zitekeen. Datozen asteotan joango gara fintzen, eta erabiltzaileen feed-backa eskertuko dugu, jakina. 

 


Sustatu.eus | Umap Rankingak © cc-by-sa: umapeu

 

Berrikuntza honekin batera, beste aldaketa tekniko batzuk egiteko ere aprobetxatu dugu (datu-basearen egituran), eta ondorio batzuk ateratzeko ere balio izan digu (txiolarien profilaren inguruko datuak, eta abar). Datozen egunotan emango dugu horien berri. Bitartean, hortxe sektorekako rankinak Umapen.


Sustatu.eus | Euskara rankina © cc-by-sa: umapeu

Erantzun

Sartu