Teknologia albisteak

CodeSyntax

Erabiltzailearen aurpegia

Internet services. CMS's, mastery of Twitter streaming handling. Python programming: Plone, Django.

Erabiltzailearen artikuluak

Betor hitzaldia; Iurgi Arginzoniz eta Gramofon proiektua

2014-06-23 : 12:15

Ekainaren 26an, Donostian (18:30), Iurgi Arginzoniz izango dugu Betor hitzaldi batean. Euskaraz, Interneteko negozio eta ingenieritza alorrean pistak ematen dituzten hizlariak bildu izan ditugu Betor hitzaldi sortan, eta kasu honetan,  FON enpresako Produktu eta Ingeniaritza burua izango dugu: Iurgi Arginzoniz. Gramofon proiektuari buruz mintzatuko da nagusiki.

World Plone Day jardunaldia asteazken arratsaldez CodeSyntax-en bulegoan

2014-04-28 : 12:43

Apirilaren 30ean, asteazken honetan, World Plone Day da, gure enpresa CodeSyntax-en erabiltzen dugun teknologietako baten zabalkunde eguna, eta jardunaldi/saio bat antolatu dugu gure bulegoan, bere gaitasunen berri emateko. Bereziki, enpresen nazioartekotzerako Plone zein baliagarri den azalduko dugu, eta horretarako, Ulma eta Larzep enpresen kasuak ikusiko ditugu, eta SPRIko ordezkariak ere bertan izango dira, Alexander Arriola zuzendariarekin.

Blogbizi, liveblog kontzeptua lantzeko Sustatun: astelehenean ekitaldi batean probatuko dugu (Kataluniako prozesuaz)

2014-04-24 : 10:00

Liveblog kontzeptuaren euskarazko bertsio bat sortu dugu Blogbizi atalarekin Sustatun. Duela aste batzuk jarri genituen sarean lehenengo bi adibideak, itsasoko ekaitza ilustratzeko bat, Topagunearen jardunaldi bat kontatzeko bestea, eta datorren astelehenean, hilak 28, beste bat aktibatuko dugu, Norabidea ekimenak antolatutako mahainguru baten berri emateko.

Euskal kantuen gau eta eguneko hari musikal etengabean, Ruper da nagusi

2013-12-24 : 13:59

Gaur da Euskal Kantuen Gaua ETB1en, Gabon Gauean ohikoa den bezala. Ospetsu eta erdi-ospetsuak izango dira kantari, ohi bezala. Izpiritu alai honekin bat eginez, Ruper Detektagailuaren beste emaitza bat aurkeztu nahi dizuegu: hilabete oso bateko EITB Irratiaren kantuak zenbatu eta gorde ditugu. Horra emaitza. Bai, gure bulegoko sektore eusnob-enen susmoak egiaztatu dira: Ruper Ordorikanganako lerratzea argia da.

Bertsozale.com webgune berritua (eta #btn13 txapelketakoa ere bai, bide batez)

2013-11-16 : 17:09

Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen webgunea berritzeko enkargua jaso genuen CodeSyntax-en urte honen hasierarako, eta halaxe aurkeztu genuen otsail aldera bertsozale.com berritua. Orain, Bertsolari Txapelketa Nagusiaren webgunea ere bertatik kudeatzen da.

2

Xabier de la Maza asteazken honetako Betor hitzaldian

2013-11-11 : 12:48

Sarri entzuten dugu ekoizle eta merkatari txikiek Interneten saldu beharra daukatela. Baina, badakizu nolako lana dagoen ecommerce baten atzean? Aukera paregabea daukazu Interneten saltzeak suposatzen duena ezagutzeko asteazken arratsaldean. Xabier de la Mazak Pantoriri buruz hitz egingo digu, tripontziaren despentsa. Nola sortu zuten, zer ikasi duten orain arte, zein pausu emango dituzten etorkizunean.

3

Ruper detektatzeko makina

2013-11-08 : 09:07

Gure bulegoan askotan edukitzen dugu EITB Irratia jarrita. Eta sarri (sarri) esan ohi dugu Ruper Ordorikarenganako lerratze bat duela irrati horrek. Bulegoan Ruperren fanik (fansik?) ez da falta, baina beste batzuei ba ez digu grazia gehiegi egiten. Horregatik programatxo hau egin dugu, EITBren webgunea kontsultatuz, Ruper noiz jarriko duten esaten diguna.

Ana Malagon eta Goio Telletxea aste honetako Betor jardunaldian hizlari

2013-10-07 : 18:42

Sarean proiektu bati ekitean zaindu beharreko lehen pausuez hitz egingo digute La Personnalite enpresako Ana Malagonek eta Goio Telletxeak hitzaldi batean, etzi asteazkenez, Donostian, 18.30etan. Estrategia, informazioaren arkitektura, erabiltzailearen esperientzia edota diseinua bezalako kontzeptuez jardungo dute zazpigarren Betor hitzaldian.

OpenStreetMap-en oinarritutako akuarela mapak eta beste zenbait datu-berrerabilpen

2013-07-03 : 10:15

OpenStreetMap-eko datuek, bere irekitasunari esker, gero eta erabilera gehiago dituzte. Adibidez, nola sortu dituzten akuarela imitatzen duten mapak Stamen diseinu agentziakoek. Datuen berrerabilpenerako jaio den beste proiektu interesgarri bat OpenCage Data da.

4

Twitter/Umap-en oinarritutako analitika: euskaldunen Interneteko informazio iturrien garrantzia

2013-06-20 : 10:27

Euskarazko Twitterreko jardunaren behatzaile bat da Umap, CodeSyntax-en garatu duguna. Denbora errealean euskarazko jarioa monitorizatuz, eguneroko joerak edo trending topic-ak ateratzen ditugu. Era berean, tuiterlari euskaldunen ranking bat egiten uzten digu, eta ezagutza soziolinguistikoa ere atera daitekeela iruditzen zaigu. Gaur, datuetan antzeman dugun ranking posible baten berri eman nahi dizuegu, iturrien rankinga bihur daitekeenaren lehen begirada bat. Euskaraz txiokatzen dugunean, zein iturri informatibo ari gara erabiltzen eta partekatzen? Euskarazko Interneteko informazio zirkulazioaren analitika egin daiteke honela, CodeSyntax-en uste dugunez.

1

Haritz Rodriguez Betor hitzaldian: "Sare sozialek ez dituzte blogak hil, indartu baizik"

2013-05-17 : 12:01

Haritz Rodriguezen txanda izan da aste honetan Betor hitzaldi sortan. Euskaldunon sarean Xuriken goitizenarekin ezagutu dugu, eta hainbat saltsatan ibili izan da azken urteotan. Asteazkenean, Deustuko Unibertsitatearen Donostiako kanpuseko Innogune aretoan, 'Hedabide sozialak' goiburuarekin azaldu zigun sareari buruz duen ikuspegia eta bera zein proiektutan dabilen.

Haritz Rodriguez, Betor hitzaldian

Betor hitzaldia: Haritz Rodriguez eta 'Blog on Brands'

2013-05-13 : 14:39

Betor hitzaldi sortan, asteazken honetan, Donostian (18.00etan Deustuko Unibertsitateko kanpuseko Innogunean), Haritz Rodriguez Xuriken-ek hitz egingo du. Blog eta sare sozialen inguruan jardungo du, bereziki bere azken proiektu Blog On Brands-i buruz.



Rebeca Rodriguez eta Haritz Rodriguez, Blog on Brands-en bultzatzaileak.

Sareko argia 2013: Dantzan.com eta Bertsoa.com

2013-01-25 : 17:41

Dantzan.com eta Bertsoa.com atariek jaso dute Sareko 2013 Argia Saria. Saria jasotzera Oier Araolaza eta Eire Vila igo dira Dantzan.com-en izenean, eta Bertsoa.com-enean berriz Jexux Mari Irazu eta Eneritz Urkola. Informazio gehiago Argia.com-en.
Gainerako 2013ko argia sariak:

Sustaturen pilotu automatikoa, 40 aldiz biderkatua Espainiarako: Niagarank

2013-01-08 : 13:45

Iazko udan jarri genuen martxan Sustatuko pilotu automatikoa (euskal tuiterlarien artean pil-pilean dauden gaiak jasotzen dituen erreminta). Orain, Sustaturen atzean dagoen enpresak, CodeSyntax-ek, produktu eta ideia hori 40 aldiz biderkatu du, eta Espainiako albiste merkaturako garatu, beste produktu batekin: Niagarank.es.

Niagarank

2

Akting-eko Nagore Guarretxena bosgarren Betor hitzaldian

2012-11-19 : 11:30

Akting enpresa gazteko arduradunetako bat da Nagore Guarretxena ingeniaria, eta berak emango du Betor hitzaldi sortako hurrengoa, ostegun honetan, hilaren 22an 18.00etan Donostian, Innogunea - Garate eraikinean (Deustuko unibertsitatearen kanpusean).

 

2

Interneten egoera, 2012

2012-10-10 : 10:01

Internet sareak 20 urte inguru dituela eta, txosten interesgarria argitaratu dute Bussines Insider webgunean. Zeintzuk dira gaur egungo ezaugarriak eta zenbakiak? Zer aurreikusten da datozen urteotarako? Nola eragin du sakeleko telefonoen ugaritzeak? Txostenean aipatzen diren kontu garrantzitsuenen laburpena egin dizuegu.



‹‹ Hurrengoak