Teknologia albisteak

Zurean aplikazioa garatu dugu

Erabiltzailearen aurpegia
2016-01-26 : 12:38

2011. urtean hasi ginen Zurean.com webgunearekin lanean. Herri bakoitzeko informazioa jaso eta zabaltzeko gune bat egitea zen gure helburua, mugikorrarekin erabiltzeko pentsatua. Hasiera hartan, mugikorra buruan izanik bi aukera genituen: aplikazio natiboak egitea edota mugikorrean txukun ikusiko zen webgune bat. Bigarrenaren alde egin genuen. Orain joko-eremua handitzea nahi izan dugu eta Android eta iOS sistema-eragiledun gailuentzako aplikazioak egin ditugu.

Zer aldatu da erabaki hori hartzeko? Erabiltzaileak eta teknologia. Lehena dela eta, gero eta denbora gehiago pasatzen ei dute erabiltzaileek aplikazioetan, nabigatzailearen kaltetan. Eta, teknologiari buruz, HTML5 aurreratuari esker hainbat sistema eragilerentzako balio duten aplikazioak garatu ditzakegu. Gure blogean idatzi dugu luzexeago gaiaren inguruan.

Zurean aplikazioa erabilita zure herriko informazio hau jaso dezakezu: eguraldia, albisteak, agenda, gida, mapa eta txioak.

Jaitsi Zurean aplikazioa:

Erantzun

Sartu